Askatasun oihua

neraba 1456151771104 neraba | 2009-03-18 18:08

Bideo honetan Ken Zazpi taldearen abesti bat azaltzen da, Askatasun oihua izenekoa. Oso gustoko dudan taldea da hau eta bereziki abesti hau. Bideoan agertzen diren irudiak Euskal Herriko leku ezberdinak dira eta horrek, abestiarekin batera sentimendu gehiago ematen dio bideo honi.


Ken 7

jos 1456149231317 Amets, zatoz nigana | 2008-04-17 14:48

Datorren maiatzaren 30ean Ken Zazpikoek bixitatuko dute Zumaia. Kontzertua Maria eta Jose ikastetxean izango da. Hortik pentsatzen dut nahiko kontzertu lasaia izango dela, baina aukera polita izan liteke ostiral gau xume bat pasatzeko!Hemen uzten zaituztet bideo batekin!


ARGIAK

4
itzi4 1456148080919 ...zarena zarelako... | 2008-02-21 09:07

KEN ZAZPI Diska berria kaleratu du Ken zazpik, Argiak izenarekin. Hemem bere singelaren bideoklipa jarri dut, Noizait- abestiaren bideoklipa.  


        Ken Zazpi talde bizkaitarrak, udazken hasierarako zuen aurreikusia disko berriaren kaleratzea, Azaroaren 10a zen data, baina arazo batzuk izan direnez ez die denborarik eman eta neguan iada bai, kalean izango dugu.          Talde honen sorrera 1996. urtean izan zen Gernikan, lehenago talde ezberdinetan aritzen ziren bi taldekideen elkarketak sortu zuen gaur egun ezagutzen dugun Ken Zazpi taldea.2000. ureterarte ez ziren benetan talde bezala funtzionatzen hasi, urte honetan berean maketa bat kaleratu zuten. ...