Laister disko berria kalean

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-11-12 10:03

   
    Ken Zazpi talde bizkaitarrak, udazken hasierarako zuen aurreikusia disko berriaren kaleratzea, Azaroaren 10a zen data, baina arazo batzuk izan direnez ez die denborarik eman eta neguan iada bai, kalean izango dugu.

ABESTIAK ETA LETRAK

   
     Talde honen sorrera 1996. urtean izan zen Gernikan, lehenago talde ezberdinetan aritzen ziren bi taldekideen elkarketak sortu zuen gaur egun ezagutzen dugun Ken Zazpi taldea.2000. ureterarte ez ziren benetan talde bezala funtzionatzen hasi, urte honetan berean maketa bat kaleratu zuten.
  
    Hala ere euren estreineko diska 2001. urtean atera zuten "Atzo da bihar". Arrakasta handia lortu zuten 20.000 disko saltzerainokoa eta berehala egin ziren ezagun, plaza guztietan jotzen hasi zirelarik.Bi urtetara, arrakasta ikusita, 2003an "Bidean" izeneko beste diska bat atera zuten eta hau ere ez zen gutxiago izan.Hau trinkoagoa eta sendoagoa zen, nolabait benetan Ken Zazpi den bezalakoa azalduz.2005ean zuzenekoi akustikoa egitea otu zitzaien eta honen izena "Gelditu denbora" izan zen.Orduztik jada bi urte pasa dira eta pentsatu zuten udazkenerako aterako zutela hurrengoa ere, lana luzatu zaie baina lasai laster eskuartean izateko aukera izango dugu eta.

HANDIAN
 
   Sei taldekide dira guztira, taula gainera denak igotzen ez badira ere haientzat eurak dira ere taldearen parte sendo bat: Eñaut Elorrieta, Jon Fresko, Beñat Serna, Igor Artzanegi, Iñaki Zabaleta eta Jon Mikel Arronategui. Diskoen letrak garrantzi handia dute oso baitira sakonak eta denak kEN Zazpi sortuak izan dira.Beraz 4. izango den diskoak ere besteek izan dute eragin positiboa izatea espero dute, ia bada horrela den
  


Utzi iruzkina: