Daniel Innerarity

jos 1456149231317 Amets, zatoz nigana | 2008-02-27 18:00

Aurreko ostegunean, hilak 21, Daniel Innerarity filosofo bilbotarra izan genuen HUHEZIn. Bertan, informazioaz hitz egin zigun; zehatzago esateko, informazioaren gehiegikeriaz. Etengabean aipatzen zuen nola egin behar diogun aurre ezagutzaren gizarteari.

Urteak aurrera egin ahala, gizakiak lanean eta bere egunerokotasunean geroz eta informazio gehiago jasotzen du. Berak aipatzen zuen informazio hori guztia kudeatzean dagoela gakoa. Gainera, esaten zuen nola ezagutzaren gizarteak gizakia ez duela egiten jakintsuago, baizik eta “tonto”ago.

Askotan, aurrera egin nahi bada, informazioa alde batera uzten jakin behar da. Innerarityren esanetan, informazio baliagarria eta ez baliagarria bereizten duenak arrakasta izango du.

Diskurtsoaren amaieran, bost kontzeju eman zituen:

·         Atentzioaren kudeaketa

·         Informazioa alde batera utzi

·         Bakoitzak beregatik pentsatu

·         Kooperatibismoa

·         Laburra izatea

Diskurtso interesgarria eta galdera asko erakarri zituena izan zen.


Utzi iruzkina: