Euskara eta blogak
Kasu honetan, euskara gaiaren barruko bost blog aukeratu ditut. Lehenengoa Gabriel Aresti euskaltegia bloga izango da. Nire ustetan, blog freskoa euskara eta euskal giroan mugitzen den pertsonarentzat. Bertan, youtube-tik jaitsitako hainbat bideo aurkitu daitezke, idatzitako testuen gain. Ematen den informazioa gazte jendearentzat interesgarria izan daitekeelakoan nago. Beraz, animatu eta gerturatu!
Bigarrengoa, erabili.com da, Azpeitiko Euskara Patronatua. Hemengo informazioa lehenengoarekin alderatuz gero, desberdina dela ikusi daiteke. Lehenengoa freskoagoa da; honek ematen duen informazioa, berriz, sakonagoa eta serioagoa da. Datuak ematen dira asko bertan. Horretarako, grafikoak, marrazkiak, etab. erabiltzen ditu. Bertan hainbat atal bereizten dira, bai harpidedunentzako, bai harpidedunak ez direnentzako ere. Bertan ematen den informazio astunagoa da irakurtzeko momentuan.
Uztarria.com hirugarrena. Oso gustuko dut hirugarren hau. Euskararen inguruko informazioa erritmo eta modu freskoan lantzen dute. Horrez gain, hainbat pertsonek idazten dituzte beren istorioak, ederrak horietako asko gainera. Bestetik, herriaren gainean ematen duten zerbitzua bikaina iruditzen zait. Kontutan hartu beharrekoa. Gainera, irudiak, testuak, audioa eta bideoak erabiltzen dira bertan.
Laugarrena Goiena.net. Oso landua eta osatua dagoela iruditu zait. Hainbat partaidek idazten dute beren blogean, oso aldiro gainera. Eskaintzen duten zerbitzua ederra da, ongi antolatutakoa. Benetan eskaintza zabala ematen dute. Bertako gonbidatuek euskarri desberdineko artxiboak erabiltzen dituzte: erabilienak irudiak eta hitzak dira.
Azkenik Euskara Gipuzkoan. Bertan, euskararen inguruko arlo guztietako informazioa eskaintzen da: politikoa, kulturala, etab. Irudiz eta hitzez osatutakoa. Ikusten da nahiko landua dagoela eta bertan eskaintzen den informazioa nahiko eguneratua da.
Bakoitzak bere estiloa du gai baten gainean. Denak, ordea, aberasgarriak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: