Patxi Trapero
Patxi Iraeta dugu gaurkoan hizpide. Izatez udaltzaina da bere jaioterrian, Zumarragan. Bertan 1990ean hasi zen lanean eta nahiko ondo ezagutzen omen du bertako mugimendua. Hala eta guztiz ere, gaurkoan ez gatoz bere ofizio profesionalaren gainean idaztera, baizik eta “gustuko” ofizioaren gainean.
Iraeta jaunak gauean bere blogean idazteari ekiten dio Patxi Trapero-ren izendapenean. Gustura sentitzen omen da, eta une horrek munduko desastreak ahaztera laguntzen omen dio. Hori omen blogetan idaztearen sentsazioa.
Bere blogak mugimendu handia dauka, oso osatua dago. Traperok, testuak ez ezik bideo zein musika formatuko artxiboak ere baditu eskegita bere blogean. Gizon honi jarraituz, ni ere saiatuko naiz blog honi kutsu bereziren bat ematen.
Laister arte, beraz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: