"Euskal Herrikoa Europako azken gatazka politikoa dela kontuan hartuta", Gernikako Akordioaren sinatzaileek Europako Batasunari gatazkaren konponbidean "zuzenean" inplikatzeko eskatu diote, gaur Donostian egindako prentsaurrekoan iragarri dutenez. "Gatazkak eta haren ondorioak pairatzen dituztenak Europako herritarrak dira, beren giza eskubideak urratuak izaten ari dira, eta uste dugu Europako Batasunak zuzenean inplikatu beharra daukala", esan dute. Gernikako Akordioaren ordezkaritza bat Estrasburgora joango da asteartean, "Europako Batasuneko goi ordezkari nagusiei eskae...
Atzo, dozenaka herritarrek gaitzetsi egin zuten Enara Rodriguezek Logroñoko espetxetik (Espainia) bueltan izandako erasoa. Gernikako Akordioak deituta, elkarretaratzea egin zuten Donostian, Espainiako Gobernuak duen egoitzaren aurrean, Konponbide garaia da. Indarkeria oro bertan behera utz dezatela lelopean. Gernikako Akordioak salatu du «ikaragarria» dela Espainiako polizien eraso jarrera, batez ere «agertoki politiko berri honekin konprometituen dauden sektoreekiko». Hala, «gerra tresneria guztia indargabetzeko» eskatu diote Espainiako Gobernuari: «Bada garaia guztiok bake eta nor...
Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialok Arkaitz Rodriguez euskal preso politikoaren arreba den Enara Rodriguezek salatutako gertakariaren aurrean gure jarrera adierazi nahi dugu. Enara Rodriguezek bere neba Arkaitz bisitatu eta gero Donostiara itzultzeko bidean beste kotxe baten mugimendu arriskutsuek A-12 autobiatik irtetera behartu zutela, bere bizia arriskuan jarriz. Gainera, Enara Rodriguezek autobiatik kanpo zegoela kotxea geldiarazi zuela kontatu zuen. Orduan lehengo kotxean zeuden gizonezkoek beraien polizia plakak erakutsitakoan Enara kotxe...
Bi urte igaro dira 2010eko irailaren 25ean Euskal Herriko 28 eragilek Gernikako Akordioa izenpetu zutenetik. Bigarren urteurrena kari, berriro agertu dira agiriaren sinatzaileak iritzi publikoaren aurrean, bi urteotako bilana egin eta orduan hartutako konpromisoak berresteko. Eta, berriro ere, Gernika-Lumo (Bizkaia) aukeratu dute euren mezua helarazteko agertokitzat. Oztopoak oztopo, «etsitzeko asmorik» ez dutela adierazi, eta Euskal Herrian zabaldu den «aukera historikoa» galtzen ez uzteko borondatea agertu dute aipatutako eragileek. Irakurritako AGIRIAK honela dio hitzez hitz: D...
Konponbide garaia da, preso gaixoak kalera lelopean, Gernikako Akordioaren sinatzaileek elkarretaratze nazionala egin dute Bilboko Euskadiko plazan, 12:00etan. Sinatzaileen izenean hitz egin dute Sonia Gonzalez LABeko ordeazkariak eta Josu Murgia Aralarreko kideak. Hamahiru preso gaixoen kasuan "eskubide urraketa nabarmenak" izan direla esan dute eta, guztien askatasuna galdegin dute, "beranduegi" izan aurretik. </center> Gogoan i...
Gernikako Akordioko sinatzaileek agerraldia egin dute Donostiako Ospitalean larunbaterako antolatu duten ekitaldia iragartzeko. Konfrontaziorako erabili den Euskal Preso Politikoen aurkako espetxe politika etetea eskatu dute, horretarako gaixotasun larriak dituzten presoak berehala askatzea ezinbestekotzat joz.Gernikako Akordioak elkarretaratze nazionala deitu du biharko presoen eskubideen alde; Bilboko Euskadi plazan, 12:00etan. Izan ere, Herrira-k larunbaterako deitutako manifestazioa bertan behera utzi du, Pedraz epaileak debekatzeko agindua eman ondoren.
Gernikako Akordioaren xedea indarkeriarik gabeko egoera eta normalizazio politikoan aurrera egiteko ekarpena egitea izan da. Horretarako, Akordioaren partaide garen eragileok hainbat konpromiso hartu ditugu hilabete guzti hauetan, bai ETAri, bai eta Estatu espainiar eta frantziarrari hainbat eskaera luzatu ere. Gernikako Akordioak eskatutakoa bete egin du ETAk. Era berean, bere jardun armatua behin betiko amaitzeko ETAk harturiko erabakiak aro berri bat ireki du gure herrian. Estatu espainiarrak eta frantziarrak, ordea, Gernikako Akordiotik luzatzen zaizkien eskaeren aurrean entzungo...
Espainiako Auzitegi Gorenak Arnaldo Otegi, Rafa Díez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletaren aurka ezarritako zigorra ez da, zoritxarrez, Euskal Herrian zabaldutako bake eta normalizazio prozesuak jasandako lehenengo erasoa. Bakea eta normalizazio politikoa helburu dituen prozesu hau hasi zenetik espainiar Estatuaren botereen partetik trabak eta oztopoak nagusi izan dira. Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialen eskaerari erantzunez, 2011ko urtarrilaren 8an ETA erakundeak su-eten iraunkor, egiaztagarri eta orokorra jakinaraztea erabak...
2010eko irailaren 25ean, Euskal Herriko ia 30 alderdi politiko, sindikatu eta gizarte erakundek “Bake bidean aterabide demokratikoen Akordioa” izenpetu zuten Gernikan. Akordio hau gizarteratzeko gure ahaleginak bideratzeko, Usurbilgo arlo zein sentsibilitate desberdineko 45 herritarrek Gernika-Usurbil (GU) eratu dugu.