GERNIKA-USURBIL

<b> BAKE BIDEAN</b> <br>ATERABIDE DEMOKRATIKOEN <br> <b>AKORDIOA</b>

Bake Bidean. Aterabide demokratikoen akordioa edo Gernikako Akordioa sinatu zenetik urtebete igaro dela eta, ekitaldia egin dute sinatzaileek gaur eguerdian, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. Barikuan iragarri bezala, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) bat egin du Akordioagaz, gaurko ekitaldian emanez hartutako konpromisoa berresten duen izenpea. Oholtzara 27 preso ohi igo dira. Giltzapean daudenen izenean hitza hartuta, “egunero zapalduta” egon arren “presoak tinko eta zutik” daudela-eta gaurko egunean hainbat tona duintasun ordezkatzen dituela esan du Itziar Galard...



Espainiako Auzitegi Nazionalak Bateragune auzian ezarritako epaia salatzeko milaka eta milaka lagun bildu dira gaur arratsaldean Bilbon. Epaiketarik ez, zigorrik ez, eskubide guztiak guztiontzat lelopean abiatu da, Casillatik, 17:25etan —17:00etarako zegoen deituta hasiera—. Martxa hasi aurretik Autonomia kalea beteta zegoen. Martxan izan dira, besteak beste, Rufi Etxeberria, Maribi Ugarteburu, Tasio Erkizia eta Iñigo Iruin (ezker abertzalea), Rebeka Ubeda eta Iñaki Aldekoa (Aralar), Pello Urizar eta Rafa Larreina (EA), Oskar Matute (Alternatiba), Martin Garitano (Gipuzkoako ahald...


Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) Gernikako Akordioarekin bat egitea erabaki du, “eszenatoki demokratikoa gauzatze bidean erreferentzia” dela uste baitu. BERRIAk bihar kaleratuko duen agirian, EPPK-k dio Gernikako itunaren edukien arabera jokatuko duela aurrerantzean: “Gatibu gauzkaten estatuek inposatzen dizkiguten muga eta traba guztien gainetik, EPPK-k, Gernikako Akordioaren baitan eta Gernikako Akordioaren edukiaren arabera, prozesu demokratikoan aurrera bultzatzeko konpromiso irmoa azaltzen du”. Izan ere, EPPKren iritzian, “gatazkari behin betiko konponbide integrala e...


Gernikako Akordioaren sinatzaileak Madrilen izan dira, «jokaleku demokratikoa bultzatzeko konpromisoa» bete nahian. Argi dute gatazka gainditzeko korapilo bat askatu beharko dela ezinbestean, eta hari begira pausoak eman daitezela eskatzera joan dira Madrilera: presoen egoera askatzen has dadila aldarrikatzera. Espainiako Espetxeetarako zuzendari Mercedes Gallizorekin biltzeko asmoz abiatu ziren hogei bat ordezkari atzo goizaldean autobusean. Tartean, ezker abertzaleko Tasio Erkizia eta Miren Legorburu, Alternatibako Oskar Matute eta Jonathan Martinez, Aralarreko Josu Murgia eta LAB...


Gernikako Akordioaren ordezkariak Madrilera joan dira gaur, Mercedes Gallizo Espainiako Espetxe Zaintzarako zuzendariarekin biltzeko asmoz, baina honek ez ditu hartu. Egoitzako langile batek ordezkariei esan die harekin hitzordua eskatzeko eskaera egin beharra zutela eta ez dutela egina. Gernikako Akordioaren sinatzaileek erantzun diote lehen bi aldiz eskatuta daudela Gallizorekin bilera, euskal presoen eskubideez mintzatzeko, baina ez dutela erantzunik jaso izan, eta horregatik joan direla Madrilera. Gaur han batzar eskaera orria bete dute, eta Espetxe Zaintzarako egoitzako la...


Euskal presoen eskubideak errespetatzea eskatzeko beste urrats bat egingo dute Gernikako Akordioaren sinatzaileek. Madrilera joango dira gaur; han, gaiaren inguruan dituzten aldarrikapenak jakinaraziko dizkiote Mercedes Gallizo Espetxe Erakundeetako idazkari nagusiari, eta haiek betetzeko eskatu. Hauxe eskatzen du Gernikako Akordioak euskal preso eta iheslariei buruz: «Euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da eta». Neurri jakin batzuk ere proposatzen ditu «amnistiarako bidean lehen urrats moduan, gatazka politi...


Euskal Herrian ireki den prozesua garatzen eta finkatzen laguntzeko akordioak izan dezakeen garrantziaz jabeturik,  Santueneko Ibaiondo Elkarteko hainbat bazkide ere, Gernikako Akordiora atxikitu da.


Euskal Herrian ireki den prozesua garatzen eta finkatzen laguntzeko akordioak izan dezakeen garrantziaz jabeturik,  Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea ere, Gernikako Akordiora atxikitu da.


Euskal Herrian ireki den prozesua garatzen eta finkatzen laguntzeko akordioak izan dezakeen garrantziaz jabeturik,  Usurbilgo Dantza Taldea ere, Gernikako Akordiora atxikitu da.


gernika_usurbil 1456133198945

2010eko irailaren 25ean, Euskal Herriko ia 30 alderdi politiko, sindikatu eta gizarte erakundek “Bake bidean aterabide demokratikoen Akordioa” izenpetu zuten Gernikan. Akordio hau gizarteratzeko gure ahaleginak bideratzeko, Usurbilgo arlo zein sentsibilitate desberdineko 45 herritarrek Gernika-Usurbil (GU) eratu dugu.