GERNIKA-USURBIL

<b> BAKE BIDEAN</b> <br>ATERABIDE DEMOKRATIKOEN <br> <b>AKORDIOA</b>

Gernikako Akordioaren sinatzaileetako ordezkariek hori ezagutzera emateko ekitaldia egin dute Bilbon. Etzi manifestatzera deitu dute Gernikako Akordioaren sinatzaileek Euskal Herriak konponbidea nahi du lelopean.   Larunbatean, denok BILBORA!


ITAYA Gazte Asanbladak ohar bat argitaratu du datorrren larunbateko manifara deituz: Iepa gazte! Dakizuen bezala, Datorren larunbatean, hilak 22, Bilbon Manifestazio Nazionala deitu dute Gernikako Akordioko sinatzaileek "Euskal Herriak konponbidea nahi du" lemapean. Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan irtengo da La Casillatik eta antolatzaileek bertan parte hartzeko deia luzatu die euskal gizarteari. Usurbilgo Itaya Gazte Asanbladak ere atxikimendua adierazi nahi dio Manifestazio Nazional honi eta Bilboko kaleetara joateko deia luzatzen du, Euskal Herriak bizi duen egoera honetan, gazte...


Open publication - Free publishing - More bake-akordioa


Bertan gaur zortziko manifestazio nazionalerako deia egin da. Agirian, bakea "integrala, demokratikoa eta galtzailerik gabekoa" izan dadila eskatu da. Agerraldian izan dira, eragileez gain, Ainhoa Aznarez, Jose Mari Arrate, Ramon Zallo, Maribi Ugarteburu, Iñaki Murua, Ainhoa Etxaide edota Xabier Amuriza.


Gaur zortziko manifestazio nazionalerako deia egin du. Bakea "integrala, demokratikoa eta galtzailerik gabekoa" izan dadila eskatu du. Agerraldian izan dira, eragileez gain, Ainhoa Aznarez, Jose Mari Arrate, Ramon Zallo, Maribi Ugarteburu, Iñaki Murua, Ainhoa Etxaide edota Xabier Amuriza. Gernikako Akordioko sinatzaileek adierazi dute "hiru helburu nagusi" dituztela: "Indarkeria guztien behin betiko desaktibazioa eta biktima guztien errekonozimendua", "euskal preso politikoen egoeraren hobetzea" eta "aukera politiko guztien legeztatzea"....


Gernika-Usurbil taldeak Akordioaren lehen urteurrenaren inguruko aldizkaria argitaratu du eta etxez etxe ari da banatzen herrian. Aldizkariarekin batera, urriaren 22an Bilbon egingo den manifestaziorako deia zabaltzen ari da.


Euskal Herrian ireki den prozesua garatzen eta finkatzen laguntzeko akordioak izan dezakeen garrantziaz jabeturik,  Usurbilgo Kirol Elkartea ere, Gernikako Akordiora atxikitu da.



Euskal Herriak konponbidea nahi du Gernikako Akordioko ordezkariek prentsaurrekoa eman dute gaur Iruñean, urriaren 22an Bilbo egingo den manifestaziorako deialdia zabalduz. Hona  Mattin Troitiñoren (Etxerat) hitzak: Euskal herritar gehiengo zabalak konponbidea nahi du. Bakea nahi dugulako. Normalizazio politikoa behar dugulako. Giza eskubide guztiekiko begirunea nahi dugulako. Guztiok Euskal Herriak aspalditik ezagutu ez duen bake egoera iraunkorra nahi dugu. Baina bakea eta normalizazio politikoa hain dira garrantzitsuak, ezen eta ezin ditzakegun inoren esku utzi. Herritarrok kon...



gernika_usurbil 1456133198945

2010eko irailaren 25ean, Euskal Herriko ia 30 alderdi politiko, sindikatu eta gizarte erakundek “Bake bidean aterabide demokratikoen Akordioa” izenpetu zuten Gernikan. Akordio hau gizarteratzeko gure ahaleginak bideratzeko, Usurbilgo arlo zein sentsibilitate desberdineko 45 herritarrek Gernika-Usurbil (GU) eratu dugu.