Akordioko eragileen ordezkariek eta hainbat herritarren prentsaurrekoa Bilbon
Gaur zortziko manifestazio nazionalerako deia egin du. Bakea "integrala,
demokratikoa eta galtzailerik gabekoa" izan dadila eskatu
du. Agerraldian izan dira, eragileez gain, Ainhoa Aznarez, Jose Mari
Arrate, Ramon Zallo, Maribi Ugarteburu, Iñaki Murua, Ainhoa Etxaide
edota Xabier Amuriza.
Aldi berean, bakea "integrala, demokratikoa eta galtzailerik gabekoa" izan dadila eskatu dute, eta horreratako gaur zortzirako manifetazio nazionalerako deia egin dute. Bilbon izango da martxa, Euskal Herriak konponbidea nahi du lelopean.
"Bakea herritarren gehiengoaren irrika da", esan dute gaur Bilbon, agerraldian. "Behin betiko bake integral eta demokratiko bat soilik herritarren parte-hartzearekin izango da posible".
"Gernikako Akordioak euskal jendarteari eskaintzen dion bakea"
- "Integrala, gatazka politikoaren ezaugarri guztiak kontuan hartu eta erantzuna ematen dielako.
- Demokratikoa, pertsona guztien eskubideekiko errespetuan eta akordioan oinarritzen delako.
- Galtzailerik gabeko bakea, irabazle bakarra dagoelako: euskal jendartea".
Norbanakoak agerraldian
Akordioko eragileen ordezkariek eta hainbat herritarrek eman dute prentsaurrekoa. Norbanakoak:
Ainhoa Aznarez
Endika Guarrotxena
Jose Mari Arrate
Ramon Labaien
Ramon Zallo
Ainhoa Etxaide
Belen Arrondo
Iñaki Lasa
Iñaki Murua
Maribi Ugarteburu
Iñaki Zabaleta
Paul Bilbao
Joseba Gezuraga
Josu Murgia
Kontxi Bilbao
Mario Zubiaga
Miren Amuriza
Oskar Matute
Periko Solabarria
Unai Iturriaga
Fredi Paya
Xabier Amuriza
Iñako Goioaga