GERNIKA-USURBIL

<b> BAKE BIDEAN</b> <br>ATERABIDE DEMOKRATIKOEN <br> <b>AKORDIOA</b>

Bilbon agerraldia egin du gaur Gernikako Akordioak, azkeneko asteetan "larritasun handiko" gertaerak izan direla-eta. "Bake eta normalizazio politikotik urrun gaudela erakusten dute gertaera horiek", esan dute itunaren izenean Edurne Iriondok eta Beñat Zarrabeitiak. Besteak beste, Frantzian duela bi aste Poliziaren eta ETAren artean izandako tiroketa gogoratu dute —polizia bat zauritu egin zen eta ustezko bi etakide atzeman zituzten—.Gernikako Akordioaren sinatzaileek "dei zuzena" egin diote gaur ETAri: urtarrilean emandako su-eten iraunkor, orokor eta egiatazgarria berrets...


Euskal Herrian ireki den prozesua garatzen eta finkatzen laguntzeko akordioak izan dezakeen garrantziaz jabeturik,  Aginagako Jai Batzordea ere, Gernikako Akordiora atxikitu da.


Floren Aoizek aterabide demokratikoen inguruan hitzaldia eman zuen atzo Sutegi Kultur Etxean.



Iñaki Aldekoak aterabide demokratikoen inguruan hitzaldia eman zuen joan den ostiralean Sutegi Kultur Etxean. Ostiral honetan berriz, Floren Aoiz izango da gai beraren inguruan bere iritzia azaltzen.


Euskal Herrian ireki den prozesua garatzen eta finkatzen laguntzeko akordioak izan dezakeen garrantziaz jabeturik, Txokoaldeko Erroizpe Elkartea ere, Gernikako Akordiora atxikitu da.



Milaka eta milaka lagunek aldarrikatu dute, beste behin, Sorturen legalizazioa. Berriz ere, Bilboko kale nagusiak bete dituzte proiektu politiko guztiak legeztatzeko eskatuz, normalizazioa aldarrikatuz, eta bakeranzko prozesua bultzatzeko prestutasuna erakutsiz. Asko, eta askotarikoak bildu dira Bilbon, isilean, Sortu legeztatzeko eskatuz egindako bigarren nazio manifestazioaren leloa eskuetan hartuta: Euskal Herriarentzat normalizazioa. Legalizazioa orain!. Usurbildik ere autobus bat joan zen zitara. Gernikako Akordioak 17:30erako jarria zuen hitzordua Bilboko Casillan. Ordubete lehen...




gernika_usurbil 1456133198945

2010eko irailaren 25ean, Euskal Herriko ia 30 alderdi politiko, sindikatu eta gizarte erakundek “Bake bidean aterabide demokratikoen Akordioa” izenpetu zuten Gernikan. Akordio hau gizarteratzeko gure ahaleginak bideratzeko, Usurbilgo arlo zein sentsibilitate desberdineko 45 herritarrek Gernika-Usurbil (GU) eratu dugu.