GERNIKA-USURBIL

<b> BAKE BIDEAN</b> <br>ATERABIDE DEMOKRATIKOEN <br> <b>AKORDIOA</b>

Euskal Herrian ireki den prozesua garatzen eta finkatzen laguntzeko akordioak izan dezakeen garrantziaz jabeturik, Aitzaga Kultur Elkartea ere, Gernikako Akordiora atxikitu da.


Otsailaren 26an, Donostiako Atano III frontoian egindako ekitaldi nazionalean beste 300 eragile gehiagok babestu dute Gernikako Akordioa. Gernikako agiria praktikan jartzeko unea da; bertan eskatzen direnak, euskal gizartearen eskakizun argi eta ukaezinak direlako, egia bihur daitezen. Hasiera batean ondoko eragileek sinatu zuten: Gernika Batzordea, Torturaren aurkako Taldea, Iratzarri, Herria 2000 Eliza, Ikasle Abertzaleak, Giza Eskubideen Behatokia, Alternatiba Gaztea, Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak, Gazte Herria, Ezker Soberanista, Euskaria, Euskal Herriak Bere Eskola, E...


Euskal Herrian ireki den prozesua garatzen eta finkatzen laguntzeko akordioak izan dezakeen garrantziaz jabeturik, Nafartarrak taldea ere, Gernikako Akordiora atxikitu da.


Donostiako Atano III.a pilotalekuan sinatzaile berriei ongietorria egingo diete, 17:30ean. Sozializazio fasea amaitutzat eman, eta behin betiko faseari ekingo diote, akordioaren oinarriak betetzeari. Gernikako Akordioa aurkeztu zutenetik bost hilabete igaro direla, akordioa sozializatzeko garaia burututzat eman dute sinatzaileek. Hala, sozializazio fase horren ondorioz akordioarekin bat egin duten eragile berriak zeintzuk diren aurkezteko, ekitaldi nazional bat egingo dute datorren larunbatean Donostiako Atano III.a pilotalekuan, 17:30ean. Donostian emandako prentsaurreko batean,...


Gaur, 13:00etan Sutegi Kultur Etxeko Auditoriumean egindako ekitaldean, herriko 46 udal hautetsik bere babesa eman diote Gerniako Akordioari. Bertan izan dira egungo Alkatea eta zenbait zinegotzi, hala nola aurreko urteetako zinegotzi ohiak. Sentsibilitate desberdineko hautetsiak bildu dira: Ezker Abertzalea, Aralar, EAJ-PNV, independienteak ...


Euskal Herrian ireki den prozesua garatzen eta finkatzen laguntzeko akordioak izan dezakeen garrantziaz jabeturik, Andatza Mendizale Elkartea ere, Gernikako Akordiora atxikitu da.


Noaua! Kultur Elkarteko Zuzendaritza Batzordea Gernikako Akordioarekiko bere atxikimendua ezagutarazi du.


Euskal Herrian ireki den prozesua garatzen eta finkatzen laguntzeko Gernikako Akordioak izan dezakeen garrantziaz jabeturik, LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariez osatutako Udaletxeko Langileen Komiteak, aho batez, akordioarekiko bere atxikimendua ezagutarazi du.


Aste honetako Noaua astekariaren 436. zenbakian, Gernika-Usurbil taldeari egindako elkarrizketa argitaratu da.


2010eko irailaren 25ean Gernikan Eusko Alkartasunak, ezker abertzaleak, Alternatibak, Aralarrek, Abertzaleen Batasunak, sei sindikatuk eta hainbat gizarte eragilek sinatutako akordioa jasotzen ari den atxikimenduek ez dute etenik. Nafarroako 123 hautetsik egin zuten bat, atzo, akordioarekin, eta itunak jasotzen dituen edukietara lotzeko deia egin zieten Nafarroako herritarrei. 37 hautagaitza independenteetakoak dira itunari babesa jendaurrean eman berri diotenak. Gernikako Akordioaren balioa aintzat hartu, eta indartzeko borondatea adierazi dute: «Hautagai zerrenda independenteok ez dugu ...


gernika_usurbil 1456133198945

2010eko irailaren 25ean, Euskal Herriko ia 30 alderdi politiko, sindikatu eta gizarte erakundek “Bake bidean aterabide demokratikoen Akordioa” izenpetu zuten Gernikan. Akordio hau gizarteratzeko gure ahaleginak bideratzeko, Usurbilgo arlo zein sentsibilitate desberdineko 45 herritarrek Gernika-Usurbil (GU) eratu dugu.