Espainiako Estatuaren jokabidea salatu dute gaur Iruñean milaka lagunek, manifestazio nazional batean, Gernikako Akordioko sinatzaileek deituta. Bake bidea, aterabide demokratikoak orain, atxiloketa gehiagorik ez! lelopean, 17:30ak aldera hasi da martxa, Golem zinema aretoen aurretik. Eragile politikoen artean bertan zeuden, besteak beste, Rufi Etxeberria eta Marian Beitialarrangoitia (ezker abertzalea), Patxi Zabaleta eta Txentxo Jimenez (Aralar), Pello Urizar (EA) eta Oskar Matute (Alternatiba).Manifestazioa hasi aurretik Beitialarrangoitiak adierazi du ezker abertzalea ez dela "mili...
Gernika Usurbil (GU) taldeak gaur (urtarrilak 22) Iruñako manifestaziora joateko autobusa ez dela osatu jakinarazten dizue. Zerrendan izena eman duzuenoi zuen kabuz joatera animatzen zaituztegu. Barkatu eragozpenak.
Atzo, arratsaldeko 19:30etan, 60 bat herritarrek elkarteratzea burutu zuten herriko pilotalekuaren atzean “BAKE BIDEAN ATERABIDE DEMOKRATIKOAK ORAIN, ATXILOKETA GEHIAGORIK EZ" lemapean, azken atxiloketak salatzeko.
Euskal Herria, 2011ko urtarrilak 19Lehenengoz eta behin, Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialok atzo goizean ezagutu ditugun atxiloketak salatu nahi ditugu. Nafarroako jendarte esparru desberdinetako jarduera politiko ezagunean aritzen diren herritarrak bortizki atxilo hartu eta beraien etxeetatik eraman dituzte. Berriro ere euskal herritarrek arrazoi politiko hutsei erantzuten dien jazarpenaren ondorio larriak nozitu egin dituzte. Gaur egun ETA erakunde armatuak urtarrilaren 10ean ezagutarazitako su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarriaren ondoren Est...
Gernika-Usurbil (GU) taldea, urtarrilaren 2an aurkeztu zen herriko frontoian burututako ekitaldi publikoan. Taldeak, arlo zein sentsibilitate desberdineko 44 herritarren babesa jaso zuen.
AIA (Gipuzkoa) 2011-10-21: Aiak konponbidea nahi du. Iturria: Gernikako Akordioa AMEZKETA (Gipuzkoa) 2011-10-06: Gernikako Akordioa sinatu zutenentzako bilera deialdia. Iturria: Alegialdeko Hitza 2011-01-17: Herriko 17 eragilek sinatu dute Gernikako akordioa. Iturria: Alegialdeko Hitza 2010-11-27: Amezketako talde politikoek eta sindikatuek Gernikako Akordioa sinatu dute. Iturria: Alegialdeko Hitza 2010-11-26: Gernikako Akordioa sinatuko dute Amezketako talde politikoek eta sindikatuetako ordezkariek. Iturria: Alegialdeko Hitza AMURRIO (Araba) 2011-01-17: Gern...
Abertzaleen BatasunaAhaztuakAlternatibaAlternatiba GazteaAmnistiaren Aldeko MugimenduaAnai ArteaAndere BidatzAnitzakApaizen KoordinakundeaArabako Emakumeen AsanbladaAralarAskapenaBizigayEHGAMEHNEEkologistak MartxanELBEmakume InternazionalistakEuskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK)ESAITESKEtxeratBilgune FeministaEuskal Herriak Bere EskolaEuskal Komunistak-PCPEEuskal Preso Politikoen Kolektiboa - EPPKEusko AlkartasunaEusko SozialEzker AbertzaleaEzker GogoaEzker Soberanista EuskariaGazte AbertzaleakGazte HerriaGazte IndependentistakGernika BatzordeaGiza Eskubideen BehatokiaHerria 2000 Eliza...
Gernikako Akordioa izenpetu dugun eragile politiko, sindikal eta sozial guztiok Euskal Herriko jendarteari zera adierazi nahi diogu:Azken egunetan, larritasun handiko zenbait gertakari ezagutu dugu. Gertakari horiek guztiek euskal jendartean kezka handia sortu dute bai eta Gernikako Akordioa sustatzen dugun eragileon artean ere. Gertakariok Euskal Herria oraindik, bake eta normalizazio eszenatoki batetik urrun dagoela adierazten dute.Gertakari horiek agerian uzten dute gatazka politikoa behin betiko era demokratikoan konpontzeko, behar beharrezkoa dela Gernikako Akordioaren ibilbide...
Euskal Herria ireki den aldaketa politikorako aukera finkatzeko hainbat indar politiko, sozial eta sindikalek egindako ahaleginak bere frutua eman zuen 2010eko irailaren 25ean Bake Bidean Aterabide Demokratikoen Akordioaren gauzatzearekin.Gernikako Akordioaren helburua da bake eta normalizazio politiko eszenatoki batera abiatzea eta, hasiera batean ondoko eragileek sinatu zuten: Gernika Batzordea, Torturaren aurkako Taldea, Iratzarri, Herria 2000 Eliza, Ikasle Abertzaleak, Giza Eskubideen Behatokia, Alternatiba Gaztea, Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak, Gazte Herria, Ezker S...
2010eko irailaren 25ean, Euskal Herriko ia 30 alderdi politiko, sindikatu eta gizarte erakundek “Bake bidean aterabide demokratikoen Akordioa” izenpetu zuten Gernikan. Akordio hau gizarteratzeko gure ahaleginak bideratzeko, Usurbilgo arlo zein sentsibilitate desberdineko 45 herritarrek Gernika-Usurbil (GU) eratu dugu.