Donostian, otsailaren 26an, Gernikako akordioaren sinatzaileek irakurritako idatzia:
Euskal Herria ireki den aldaketa politikorako aukera finkatzeko hainbat indar politiko, sozial eta sindikalek egindako ahaleginak bere frutua eman zuen 2010eko irailaren 25ean Bake Bidean Aterabide Demokratikoen Akordioaren gauzatzearekin.
Gernikako Akordioaren helburua da bake eta normalizazio politiko eszenatoki batera abiatzea eta, hasiera batean ondoko eragileek sinatu zuten: Gernika Batzordea, Torturaren aurkako Taldea, Iratzarri, Herria 2000 Eliza, Ikasle Abertzaleak, Giza Eskubideen Behatokia, Alternatiba Gaztea, Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak, Gazte Herria, Ezker Soberanista, Euskaria, Euskal Herriak Bere Eskola, Etxerat, Bilgune Feminista, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Apaizen Koordinakundea, LAB, Hiru, ESK, ELB,STEE-EILAS, EHNE, Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna, Aralar, Alternatiba y Abertzaleen Batasuna.Akordioa gizarteratzea, haren borondatean oinarritu beharko baitu Euskal Herriko eszenatoki politiko berriak, lehentasuna izan da irailaren 25etik bertatik. Eta prozesu horren emaitza hobezina izan da, bost hilabete geroago, 2011ko otsailaren 26an akordio horretara ondoko eragileak batu direla esan baitezakegu: ...
Iragan irailean agiria sinatu genuenok eta gaur batu zaizkigunok, konpromisoa hartzen dugu behin betiko bakera iristeko euskal gizarteak duen nahiari erantzungo dion egoera ekarriko duen elkarrizketan oinarritutako irtenbidearen alde lan egiteko.Euskal gizarteak argi hitz egin du ondoko puntuan: joan den larunbatean, otsailak 19, Bilbon egin zen manifestazio jendetsuak gizartearen atal baten jardun politikoa legez kanpo jartzen duten neurri antidemokratikoei kontrakotasuna adierazi zien.
Gernikako akordioa da bakera eta printzipio eta helburu demokratikoekin ideologikoki blindatutako egitura oinarritutako bake eta demokraziara joateko bide orria. Sinetsita gaude bide hori dela euskal gizarteak nahi eta behar duen indarkeriarik gabeko egoera demokratiko batera eramango gaituen bide bakarra, gizartea hobeto islatuko duen eszenatoki sozial batera eramango gaituen bidea.Bakea eta normalizazioa funtsezko helburuak dira, baina funtsezkoak da, era berean, euskarak, gure hizkuntzak, esparru guztietan merezi duen tokia izango duen egoera bat lortzea.
Euskal politikagintzak aldaketa nabarmena eman du. Hori ukaezina da. Azken urtean emandako urratsek atzerabueltarik gabeko testuinguru bateraino eraldatu dute eszenatokia, eta, testuinguru berri horretan, bakea eskuekin uki daiteke eta normalizazioa gizarteak gero eta gehiago partekatzen duen helburua da.ETAk urtarrilaren 10ean eman zuen su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria Euskal Herria bakera eta normalizazio politikora daraman prozesuan urrats positibotzat eta balio handikotzat jo dugu Gernikako Akordioaren sinatzaileok.Horregatik, Gernikako Akordioaren sinatzaileok, urrats hori, akordioan aipatzen diren eragileek akordioa bere osotasunean bete arte eman beharreko beste batzuekin batera, beharrezkoak direla uste dugu bermedun prozesu demokratikoa abiarazteko.
Esan bezala, beste eragile batzuek ere Gernikako Akordioak bere baitan jasotzen dituen eskariak bete behar dituzte. Espainiako Estatuak, Euskal Herriko eszenatoki berriari uko eginez, atzera bueltarik ez duen egoera bati oztopoak jartzea beste helbururik ez du. Atxiloketa politikoak, euro agindua, eta torturak prozesua geldiaraztea lortzen ez duen Estatu baten erralitateak dira. Prozesua geldiarazi ez, baina politikak indarkeriarik gabeko egoera batera eraman gaitzan lortzeko inongo laguntzarik emango ez duen Estatu baten errealitate.Eta eragile eta erakunde guztien gainetik, gizartea da egoera berriari zilegitasuna ematen diona. Milaka pertsona atera da kalera presoen eskubideak aldarrikatzera eta aukera politiko guztien legalizazioa aldarrikatzera. Aldaketa politikoa finkatzea helburu duen edozein ekimeni gizarteak adierazten dion babesak, prozesua gotortzeko eta behar duen zilegitasuna emateko birtualtasuna du.
Eta testuinguru horretan, Gernikako Akordioa faseak betetzen ari da: hemen gauden guztiok adostu dugun akordioarena eta ilusioz eta konpromisoz erantzun duen gizartearen aurreko aurkezpenarena. Orain, Gernikako agiria praktikan jartzeko unea da; bertan eskatzen direnak, euskal gizartearen eskakizun argi eta ukaezinak direlako, egia bihur daitezen.Gernikako Akordioaren indargune nagusia da sinatzaileek uko egiten diogula onura politikoak erdiesteari bakea eta normalizazioa lortu arte. Uste dugu printzipio horiek gizartea bere osotasunean hartu behar dutela, guztioi eragin behar digute, dena delakoa dela gure ideologia edo egoera pertsonala. Baita presoei ere. Haien eskubide guztiak errespeta daitezen eskatzen dugu, gaur egun, haiei eta haien senitartekoei eta ingurukoei, eragiten dien kartzela politika bazter batean utziz.
Bakea eta errespetua pertsona guztien giza eskubide, eskubide zibil, politiko eta sozial guztientzat. Bi premisa horiek laburbiltzen dituzte Gernikako Akordioren helburuak eta, jakitun gara, ez ditugula lortuko gizartearen parte hartzerik gabe.Horregatik, gaur hemen gaudenok, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartzen dugu, desberdinatsunak gaindituz eta elkartzen gaituena lehenetsiz, Gernikako Akordioan jasotzen diren premisak egia bihur daitezen. Agiria sinatzen dugun eragile politiko, sozial eta sindikalek, gizartea eta erakundeek, bizi dugun mementu historikoan erantzukizunez eta egoerak eskatzen duen neurrian erantzuteko eginkizuna dugu.Donostian, 2011ko otsailaren 26an
Iruzkinak
Utzi iruzkina: