GERNIKA-USURBIL

<b> BAKE BIDEAN</b> <br>ATERABIDE DEMOKRATIKOEN <br> <b>AKORDIOA</b>

Gernikako Akordioa izenpetzen dugun eragile politiko, sindikal eta sozialon iritzian, Parot Dotrina delakoa abalatzen Auzitegi Konstituzionalak harturiko erabakia gatazkaren konponbidearen aurkako erabakia baino ez da. Euskal herritarren gehiengo zabal batek Auzitegi Konstituzionalaren erabaki politiko hau gure herriaren bake eta konponbide nahien aurkako eraso zuzen gisa interpretatu duenaren erabateko ziurtasuna dugu. Atzo jakinaraziriko erabakiarekin, Estatuko botere eta aparatuek agerian utzi dute berriro ere Euskal Herrian irekiriko agertoki berriarekiko euren borondatea zein de...


Astelehenean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute EAk, Aralarrek eta ezker abertzaleak.Asteazkenean atxilotutako Ernesto Prat nafarra aske uzteko eskatu dute ezker abertzaleak, EAk eta Aralarrek. Gernikako Akordioa sinatu duten indar politiko horien iritzian, Praten atxiloketa «oso gertaera larria» da. «Ez du herri honen gehiengoaren nahiarekin bat egiten, eta benetako bake iraunkor baten aldeko lanaren kontra doa», azaldu dute komunikabideetara igorritako ohar batean. Frantziako Poliziak asteazkenean atxilotu zuen berriozartarra, Urruñan. 2008tik bizi da Lapurdi...


Gernikako Akordioaren sinatzaileak Zaballako espetxearen aurrean (Araba) bildu dira gaur goizean, Txus Martin euskal presoaren egoera salatzeko. Horien izenean, Estitxu Ugarte Hiru sindikatuko bozeramaileak esan du Martinen gaixotasuna Espainiako legediaren arabera presoa kalean uzteko modukoa dela, eta, horregatik, Martin kaleratzeko eskatu dute; eskaera hori, gainera, gaixotasun larriak dituzten beste euskal presoentzat ere egin dute. Etxerat-ek aste honetan salatu du Martin dela une honetan "osasun egoera larrienean" den presoa. Nahasmen eskizo-afektiboa du, gaixotasun larri...


Itunaren ordezkaritza bat Bartzelonan izan da, eta ERC, ICV, SI eta CUP alderdietako kideekin bildu da Parlamentuan. Gaur arratsaldean herritarrei aurkeztu diete akordioa, mahai inguru batean. Herrialde katalanetako alderdi independentistek babesa eman diote Gernikako Akordioari. Itunaren sinatzaile batzuk Bartzelonan izan ziren atzo, akordioaren nondik norakoak azaltzen, eta Euskal Herrian sortu den egoera berria sostengatzeko babesa azaldu zieten hainbat katalanek. Ezker abertzaleko Pernando Barrena, EAko Lorena Lopez de Lacalle, Aralarreko Rebeka Ubera, Alternatibako Oskar Matute...


Urtarrilaren 7an denok Bilbora! KOLOSALA IZANGO DA Bilbo, 2011ko abenduak 30 Gaurkoan Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialok gatazka politikoaren konponbideari dagokion urteko balantzea egin nahi dugu. Zalantzarik gabe, 2011. urtea garrantzi handikoa izan da. Aurten itxaropenaren leihoa parez pare zabaltzea lortu dugu. Bidean traba eta oztopoak izan badira ere, ilusioari oinarri sendoak jarri dizkiogu. Gauzak horrela, balantzea egiterakoan, 2010eko irailaren 25ean Gernika herrian sinatu genuen Akordioaren baliagarritasuna berriro goraipatu nahi dugu...


Gernikako Akordioaren sinatzaileek gatazkak biktimengan eragin duen mina aitortu dute gaur, Donostiako Aiete jauregian egin duen agerraldian, adierazpen batekin. Agerraldian izan dira ezker abertzaleko ordezkariak ere: "Euskal Herrian indarkeria guztiek sortu dituzten mina eta oinazea aitortzen ditugu, bai ETAren indarkeriak bai espainiar nahiz frantziar estatuen errepresio estrategiak eta gerra zikinak hildako biktima guztien senideei, baita kalte fisiko edo psikikoak jasan dituztenei ere, gure dolua adierazi nahi diegu", esan dute adierazpenean. ...


Gernikako Akordioa sinatu zuten taldeek Euskal Herriko "gatazkaren biktimak" aintzatestearen beharra azpimarratuko duen testua aurkeztuko dute larunbatean, Donostian. Aurkezpena ekitaldi publiko batean izango da, Donostiako Bakearen Etxean.


Espainiako Poliziak Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide Oihana Agirre atxilotu zuen ostiral gauean Donostian. Gernikako Akordioa sinatu duten eragileek gogor salatu dute azken atxiloketa hau. Komunikabideetara igorritako prentsa ohar batean azaldu dutenez, «eskubide politikoen aurkako eraso larria» da Agirreren atxiloketa, eta gisa horretarako erabakiek egungo testuinguru politikoan lekurik ez dutela nabarmendu dute. «Bakea eta konponbidea eraikitzeko prozesuaren aurkako erasoa da. Zigor eta atxilotze hauek ez dute inolako heldulekurik, ez eskubideen ikuspegitik, ez justizia ikuspeg...


Euskal Herriak konponbidea nahi du lelopean, Gernikako Akordioak deitutako protestan milaka herritar izan ziren atzo, Bilbon. Autobusean joandako herritarrak  



gernika_usurbil 1456133198945

2010eko irailaren 25ean, Euskal Herriko ia 30 alderdi politiko, sindikatu eta gizarte erakundek “Bake bidean aterabide demokratikoen Akordioa” izenpetu zuten Gernikan. Akordio hau gizarteratzeko gure ahaleginak bideratzeko, Usurbilgo arlo zein sentsibilitate desberdineko 45 herritarrek Gernika-Usurbil (GU) eratu dugu.