ITAYA Gazte Asanbladak Bilboko manifara joateko deia zabaldu du

gernika_usurbil 1456133198945 GERNIKA-USURBIL | 2011-10-19 19:06

ITAYA Gazte Asanbladak ohar bat argitaratu du datorrren larunbateko manifara deituz:

Iepa gazte!

Dakizuen bezala, Datorren larunbatean, hilak 22, Bilbon Manifestazio Nazionala deitu dute Gernikako Akordioko sinatzaileek "Euskal Herriak konponbidea nahi du" lemapean. Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan irtengo da La Casillatik eta antolatzaileek bertan parte hartzeko deia luzatu die euskal gizarteari. Usurbilgo Itaya Gazte Asanbladak ere atxikimendua adierazi nahi dio Manifestazio Nazional honi eta Bilboko kaleetara joateko deia luzatzen du, Euskal Herriak bizi duen egoera honetan, gazteok ere parte hartu nahi dugulako. Gernika-Usurbil taldeak autobusa antolatu du Bilbora joateko. Autobusa urriak 22, larunbata, arratsaldeko 16:00etan aterako da Bordatxo aurretik eta izena emateko aukera Bordatxo eta Txiriboga tabernetan izango duzue.

Beraz, ANIMA HADI!! Euskal Herriak konponbidea nahi duelako goazen denok ATEAK IREKITZERA!! BELAR TXARRAK ERROTIK!!