Dozenaka herritarrek gaitzetsi dute Enara Rodriguezek jasandako erasoa
Atzo, dozenaka herritarrek gaitzetsi egin zuten Enara Rodriguezek
Logroñoko espetxetik (Espainia) bueltan izandako erasoa. Gernikako
Akordioak deituta, elkarretaratzea egin zuten Donostian, Espainiako
Gobernuak duen egoitzaren aurrean, Konponbide garaia da. Indarkeria
oro bertan behera utz dezatela lelopean. Gernikako Akordioak salatu
du «ikaragarria» dela Espainiako polizien eraso jarrera, batez ere
«agertoki politiko berri honekin konprometituen dauden sektoreekiko».
Hala, «gerra tresneria guztia indargabetzeko» eskatu diote Espainiako
Gobernuari: «Bada garaia guztiok bake eta normalizazio bidea urratzen
hasteko».