Gernikako Akordioko sinatzaileek agerraldia

Gernikako Akordioko sinatzaileek agerraldia GERNIKA-USURBIL | 2012-08-17 19:25

Gernikako Akordioko sinatzaileek agerraldia egin dute Donostiako Ospitalean larunbaterako antolatu duten ekitaldia iragartzeko. Konfrontaziorako erabili den Euskal Preso Politikoen aurkako espetxe politika etetea eskatu dute, horretarako gaixotasun larriak dituzten presoak berehala askatzea ezinbestekotzat joz.

Gernikako Akordioak elkarretaratze nazionala deitu du biharko presoen eskubideen alde; Bilboko Euskadi plazan, 12:00etan. Izan ere, Herrira-k larunbaterako deitutako manifestazioa bertan behera utzi du, Pedraz epaileak debekatzeko agindua eman ondoren.