Belazean patxada ederrean bazkatzen ari zen behiari begiratu diot, bizikletan mendatean gora izerditan eta arnasestuka nindoan bitartean. Neure artean pentsatu dut behiak ez duela, nik bezala, aurretik gorputza estutu eta nekatu beharrik egoera patxadatsuaz bete-betean gozatzeko. Dohain eder hori eman bide dio naturak. Bejondeiola!
Azkar plantan eta aberasteko asmo ezkutuz debalde idatzitako ergelkeriak. Agian ez zaizkizu zuri ergelkeriak irudituko, baina bati baino gehiagori bai, ez izan dudarik.