Lau aita
Bakarrik bizi den aita zahartu edo zahartzen hasia bisitatzera doan semeak bisita horren berri ematen du. Aitaren osasunaren arrakalei eta ajeei erreparatzen die semeak, eta hark horiek ezkutatu edo disimulatzeko egiten dituen ahaleginen berri ere ematen du. Agerikoak dira semeak aitarekiko dituen desadostasunak ere, haren ahulguneei buruz duen ezagutza zehatza, hark bizitzan hartutako erabaki batzuei buruz duen ikuspegi kritikoa. Maitasun sentimendu samur batekin batera, deserosotasun bat ere nabari zaio semeari aitarekin elkartzen denean, gertutasun batekin batera hotza eta urruntasuna. Aitaren gainbehera erremedio gabeaz jabetuta dago, badaki ez dizkiola beste bisita asko egingo aurrerantzean, agian gaurkoa izan dela azkena.
Ipuin baten sinopsia izan zitekeen, baina berez bakarrarena ez baizik laurena dela esan daiteke, eta ez dira nolanahiko ipuinak, ez dira nolanahiko idazleek idatziak: Raymond Carverren Zorroak (jatorrizkoan Sacks), John Cheeverren Reunion, Ignacio Martínez de Pisónen La ley de la gravedad eta —irakurri duan azkena, last, bat not least— Pedro Ugarteren Viento inclemente.
Lau aita dira, baina bakarra dirudite sakonean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: