(Aner Peritzen “Hizkuntza-komunitateen politikotasunaz” artikuluan (Berria, 2026-03-13) inspiratutao mikroipuina) Binarismoa gainditu eta, ez emakume eta ez gizon, generorik gabeko gure identitate sexuala queertasun erabatekora lerratzen dugunean, hetero-patriarkatua, kapitalismoa eta haien hondakin toxikoenak (arrazismoa, xenofobia, aporofobia, LGTBI+fobia, kapazitismoa, adinkeria, diglosia, familia nuklear monogamoaren hegemonia...) betiko gaindituta, langileria batua izango da ekoizpen-bitarteko guztien jabe kontzientziatu eta solidarioa, aurrez zapaldu eta minoriz...
Honako hau irakurri diot Beñat Sarasolari 31 eskutik atarian argitaratu duen “Portaera fisikoa egoera solidoan” artikuluan: “Garai batean argi genuen Michel Montaigne, Platon, Sigmund Freud, Madame Staël, Mary Wollstonecraft (azken bi horiek ez daude bilduman) euskaraz eduki arte ezingo genuela taxuzko hizkuntzarik eduki. Gaur egun, ez dakit; esango nuke lehentasun handiagoa ematen diogula sareko azken modako zeratxoak euskaraz egon daitezen”. Sarasolak aipatzen duen garai berean edo bertsuan erabaki zuten horretarako ahalbidea eta eskumena zutenek ez zu...
Gaztetan, 80ko hamarkadako gazte askok bezala, disko bat argitaratzea nuen amets kutunetako bat, talde batekin edo bakarka. Musikarako nire dohain faltarekin, ordea, ezinezkoa izan zen. Baina hara non gaur egun grabaturik aurkitu ditudan disko bat osa lezaketen nire kantak, ez nire musikaz eginak, jakina, baina bai nire hitzez. Eskerrik asko disko hau posible egin duten musikari bikain guztiei. Baita sarean grabaziorik aurkitu ez dudalako "disko honetan parte hartu gabe" geratu direnei ere, Jazzman eta Pakito adiskideei, adibidez. Itoiz, Igande gaua (1986) https://ww...
Euskara ez du salbatuko (euskaldunon) natalismoaren gorakadak; euskara ez du hondoratuko immigrazioaren gorakadak. Baina (euskaldunon) natalismoaren gorakadak ez lioke lagunduko? Immigrazioaren gorakada ez zaio kalte egiten ari? Eskarmentuak esaten dit gisa horretako galderak planteatze hutsa nahikoa izan daitekeela “eskuinaren diskurtsoa” bereganatzen ari naizelako akusazioa jasotzeko. Zer esanik ez bi galdera horiei baiezko banarekin erantzunez gero: (euskaldunon) natalismoaren gorakadak lagundu egingo lioke euskarari; immigrazioaren gorakada kalte egiten ari zaio. Eskuina...
Joan den astean hau idatzi nuen sare sozialetan: “Galdera bat hausnarketa soziolinguistikorako: noiz entzun duzu azkenekoz euskarara itzulitako zerbait?”. Erantzunak esperotakoak izan ziren, gutxi gorabehera: batzuek haurrekin entzun berri zuten bikoizketaren bat edo beste, beste batzuk ez zuten gogoan noiz izan zen azken aldia, eta izan zen esan zuenik supermerkatuetako eskaintzetan edo gisako iragarki trakets euskaratuetan entzun zuela azkenekoz euskarara itzulitako zerbait. Ikuspegi askotatik begiratuta, hobe da erdarazko ikus-entzunezkoak azpitituluekin ikus-entzutea biko...
Gordin eta erabat osatu eta zuzendu gabe bada ere, aurten argitaratutako euskarazko liburuen zerrenda hau prestatu dut. Oharrak: 1) Euskaraz sortutakoena da zerrenda, ez euskarara itzuliena, horiek ere euskarazko liburuak diren arren. Itzulpenen berri izateko, ikus: Euskarari Ekarriak ataria. 2) Aurreko urteetako zerrendak ikusteko: Euskal Liburuaren Apalategia. 3) Parentesi artean Berria egunkariak liburuaren berri eman duen data. 4) Gehitzekorik edo zuzentzekorik izanez gero, adierazi, mesedez. &n...
Irene Arrarats euskaltzain oso berriak Berria egunkarian egin dioten elkarrizketatik (2025-11-29) ateratako bi aipu labur hauek txirikordatuz gero, ez al da, halakorik zuzenean aipatu ez arren, euskarazko bikoizketaren aldeko aldarrikapen sortzen?: «Azkenean, erraztasuna zerk ematen dizu? Ohiturak. Egunero gaztelaniaz irakurtzen baduzu, gaztelaniaz izango duzu erraztasuna, eta egunero euskaraz irakurtzen baduzu, euskaraz». «Nik alde hori, bai, nabaritzen dut, eta jendeak ikus-entzunezkoetarako joera duela, eta ez hainbeste idaztekoa».
Durangoko Azoka gertu dugun honetan, aurten han izango ez diren hiru lagun etorri zaizkit gogora, hirurekin maiz samar egin nuelako topo Durangoko kultura festan: Leopoldo Zugaza, Juan Rekarte eta Izaskun Ellakuriaga. Durangoko Azokaren sortzaileetako bat izan zen Leopoldo, kulturaren aldeko langile porrokatua gorputzak horretarako sasoia eta indarra eman zion urte mordoan, eta beti izan zion atxikimendu handia Durangoko Azokari; Juanek ere, Aus Art Records musika zigilu txiki baina heroikoaren sortzaile gisa, urteroko hitzordu ezinbesteko izan zuen, urteetan, Durangokoa; Izaskun, berriz,...
Duela 50 urte inguru, Franco hil baino lehentxeago edo geroxeago, ezin dut zehatz esan, Azkoitiko eskola publikoko —nazionaletako— EGBko 7. mailako ikasleok, lehen aldiz, ikasgela mistoetan ikasi genuen. Pare bat hamarkada arte dantza lotua debekatuta egon zen Azkoitian, baina hala ere, nik gogoratzen dudanez behintzat, eskolan neskak eta mutilak nahastu eta bateratzeak ez zuen ezinegon edo aurkakotasun handirik eragin. Hori ekarri dit gogora Bernedoko udalekuko afera polemikoak. Badakizue: ustez haurrak edo nerabeak elkarrekin eta begiraleekin batera biluzik dutxatzera behart...
Iragan ekainaren 20an zentsurari eta sorkuntza literario zein artistikoaren askatasunari buruzko mahai-inguru batean izan nintzen, entzule moduan, Baionan. Egan aldizkariak eta Iker taldeak antolatu zuten, Jon Miranderen jaiotzaren lehen mendeurrenaren aitzakian, eta Mariasun Landa, Miel A. Elustondo eta Josu Martinez entzun genituen gaiari buruz solasean, Katixa Dolare-Zaldunbidek egindako oharrak eta galderak gidari hartuta. Gaiaren adar askori heldu zioten mahai-inguruko hiru hizlariek, eta ez dut hona han esandakoa ekarriko (Egan aldizkariak jasoko ditu denak, edo ia denak, abenduan a...
Azkar plantan eta aberasteko asmo ezkutuz debalde idatzitako ergelkeriak. Agian ez zaizkizu zuri ergelkeriak irudituko, baina bati baino gehiagori bai, ez izan dudarik.