Nik dakidala Orotariko Esukal Hiztegian baino ez dago jasota, ez baitut beste inon aurkitu, ama zenari askotan entzuten nion euskarazko hitz bat: paola. Ez farola adierazteko, komentario edo baieztapen absurdo, zentzugabe, ergela... adierazteko baizik. Oritarikoan hau ageri da: «(...) paola. ( G-azp ) . (Sust.). Dicho sin fundamento, sin verosimilitud. Cf. parabola (2). "Charla, en Azcoitia. ¿De parola ?" Garate Cont RIEV 1935, 352. " Antxe zauden danak maixen bueltan jarritte paolan " (G-azp) (...)». Nik bestelako adibide batzuk jarriko nituzke, asmatuak denak: “...
Arkitekturaz ezer gutxi dakidan arren, miretsita begiratzen diet ohiko erlauntz itxurarik ez duten baserri eta etxeei. Ederrak dira kanpotik ere, bizitza dakartelako gogora, bertakoen pozak eta atsekabeak, eta baita heriotza ere, txandakatzea antolatzen eta bideratzen. Gutxitan segitzen du han bizitzen hura estreinatu zuen inork.
Dozenaka langilek egindako manifestazio txiki baten ondoan egokitu nintzen atzo. Gizon bat zihoan denen aurretik, azalpenak ematen megafono batekin. Megafonoa oso eskasa zenez, merkeegia seguru asko, ez dut jakin ahal izan nortzuk ziren eta zer eskatzen zuten. Antikapitalismoaren ezintasunaren metafora argigarria iruditu zait megafono merkearena.
Agian gainbaloratuta dago artaldetik kanpoko pentsamendu librea, espiritu kritiko zorrotza, nork bere kabuz pentsatzeko askatasun mugagabea, dena zalantzan jarri eta denean eta denekin etikoki, enpatikoki eta justiziaz jokatzen ahalegintzea, azken batean, justizia erabat justuaren ezintasunak ezer ez egitera eta injustizia guztiak dauden-daudenean uztera eraman baitezake jarrera horrek, injustiziari injustiziaz borrokatzeari uko eginez, injustizia handiari injustizia txikiago batez borrokatzea bidegabetzat jota, helburuak ez dituela inoiz bitarrekoak justifikatzen iritzita, bitartekoak bide...
Ezaguna eta maiz aipatua da Txillardegiren aspaldiko esaldi hau: «Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; baina estaturik gabe, ziur ezetz». Politikariren batek edo bestek duela urte batzuk egindako iragarpenak gorabehera, euskara lehen hizkuntza eta hizkuntza nagusitzat hartuko duen estaturik nekez irudika dezakegu hurrengo urteetan eta hamarkadetan. Estatuarena utopia urrun baino ez den bitartean, Txillardegiren esaldia bi bertsio berri osatuz eguneratuko nuke nik: 1) «Euskaldun gehienok alfabetatuta, agian, euskara ez da salbatuko; baina euskaldun gehienok...
“Gure aurreko adinekoen irakaskuntzekiko maitasunari, ingurumenarekiko errespetuari, immigrazioarekiko elkartasunari, bertakoaren aldarrikapenari eta hizkuntza gutxituekiko maitasun militanteari buruzko diskurtsoa”, horixe izan zen, Fernando Neira kazetariaren ustez, Pello Reparazen eta Zetak taldearen Mitoaroa III emanaldi ezin arrakastatsuagoa, El País egunkarian ekainaren 21ean argitaratutako kronikan adierazi zuenez: “El suyo es un discurso de amor a las enseñanzas de nuestros mayores, respeto al medioambiente, solidaridad con la inmigración, ...
Euskara ez delapolitizatupatrimonializatuarma gisa erabiliinposatuderrigortubehardiotenen zain bazaude,zaude lasai, zaude ziureuskararen alde agertuko direlalaudoriozko hitz ederrez,laidoak itsusiak baitirahil hurrenaren ohe ondoan.
(Aner Peritzen “Hizkuntza-komunitateen politikotasunaz” artikuluan (Berria, 2026-03-13) inspiratutao mikroipuina) Binarismoa gainditu eta, ez emakume eta ez gizon, generorik gabeko gure identitate sexuala queertasun erabatekora lerratzen dugunean, hetero-patriarkatua, kapitalismoa eta haien hondakin toxikoenak (arrazismoa, xenofobia, aporofobia, LGTBI+fobia, kapazitismoa, adinkeria, diglosia, familia nuklear monogamoaren hegemonia...) betiko gaindituta, langileria batua izango da ekoizpen-bitarteko guztien jabe kontzientziatu eta solidarioa, aurrez zapaldu eta minoriz...
Honako hau irakurri diot Beñat Sarasolari 31 eskutik atarian argitaratu duen “Portaera fisikoa egoera solidoan” artikuluan: “Garai batean argi genuen Michel Montaigne, Platon, Sigmund Freud, Madame Staël, Mary Wollstonecraft (azken bi horiek ez daude bilduman) euskaraz eduki arte ezingo genuela taxuzko hizkuntzarik eduki. Gaur egun, ez dakit; esango nuke lehentasun handiagoa ematen diogula sareko azken modako zeratxoak euskaraz egon daitezen”. Sarasolak aipatzen duen garai berean edo bertsuan erabaki zuten horretarako ahalbidea eta eskumena zutenek ez zu...
Gaztetan, 80ko hamarkadako gazte askok bezala, disko bat argitaratzea nuen amets kutunetako bat, talde batekin edo bakarka. Musikarako nire dohain faltarekin, ordea, ezinezkoa izan zen. Baina hara non gaur egun grabaturik aurkitu ditudan disko bat osa lezaketen nire kantak, ez nire musikaz eginak, jakina, baina bai nire hitzez. Eskerrik asko disko hau posible egin duten musikari bikain guztiei. Baita sarean grabaziorik aurkitu ez dudalako "disko honetan parte hartu gabe" geratu direnei ere, Jazzman eta Pakito adiskideei, adibidez. Itoiz, Igande gaua (1986) https://ww...
Azkar plantan eta aberasteko asmo ezkutuz debalde idatzitako ergelkeriak. Agian ez zaizkizu zuri ergelkeriak irudituko, baina bati baino gehiagori bai, ez izan dudarik.