Hamarreko arrautza-ontziak
Ikusi nituen lehen unetik eragin didate ezinegona hamar arrautzako kartoizko ontziek, saltokietan ez dakit noiztik, ohikoen eta betikoen ordez, dozenakoen ordez, gero eta gehiagotan ikusten ditugun horiek. Ezinegon arina da, leuna, ezdeusa, baina saihetsezina hala ere, ezinegon sakon, astun eta lodiagoak, eta batez ere aitorrezinagoak, ur azpian ezkutatzen dituen izozmendi baten goiko muturra.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: