Elgoibarko Ezker Abertzalea

Euskal Presoak ETXERA! Eutsi goiari!


Ezker abertzaleak salatu nahi du, gaur, alkatetzaren jokabidea. Arau subsidiarioak egiterakoan, etorkizunera begira herritarren parte hartzea bultzatzen ari direla diote ahobetez, baina gero, aldaketak eta eraikuntzak eurak pentsatutakoaren arabera egiten ari dira, beste inork esandakoari kasurik egin gabe.   Hau da Pilar ikastetxearen inguruko kasua. Gaur jakin dugu udalak lizitazioak egin dituela obra aurrera eramateko. Eta ez zaigu zilegi iruditzen arauak eztabaidatzen ari garen bitartean, horrelako erabakiak hartzea. Etorkizunera begira eragin handia izan dezakete...


Elgoibarko Ezker Abertzaleak, udalaren, proposamena irakurri eta aztertu eta gero, egin duen hausnarketa.Gaur egungo Elgoibar Hasteko, esan beharra dago, gaur egungo Elgoibar, EAJek azken 35 urteetan landutako udal politika apurtzailearen ondorioa dela, eta oraingo alkateak ere -EAJ alderdikoa bera-, aurkeztu duen txosten honekin, politika honen jarraipena egiten duela, herritarrekiko eta hauen ongizatearekiko sentsibilitate falta nabaria erakutsiaz. Zein ondare utzi digu benetan EAJek, azken urteetako herri-apurketa eta gero? -Etxebizitza politika basatia, 700 etxe gutxienez azken 6...


OLA S.O.S.   Elgoibarko Ezker abertzalearen salaketa. # # # Herriko eraikuntza historiko nabarmenena apurtu digute: Olasoko hilerriaren ataria, 1459an eraikitakoa. 600 urte eta gero, errepidetzar bat egiteko asmoz, azpialde guztia moztu diote, eta erortzen hasi da. Nonbaiten horrela jartzen duen arren, hau ez da ohikoa.  Olasoko hilerriaren atari hau ez da erori berez, Elgoibarko udalak inguruan –hurbilegi- eragin duelako baizik. # # #  Patrimonioaren kontrako eraso honek, berriz ere, gure agintarien sentsibilitate falta erakusten digu. E...


Udalak egindako txostena irakurri ondoren, Elgoibarko Ezker Abertzaleak atera dituen ondorio nagusiak hauek dira:   Esaldi eta hitz handiz beteta dagoen totxotzar hau -izan ere Elgoibar herriaren diagnosi integrala egiten du, lurren kalitatea, ekosistemaren berezitasunak, babestu beharreko inguruneak, etorkizunerako bide gorrien garrantzia…e.a. aipatuaz-, hala ere, edukiei erreparatzen badiogu, azken urte luzeetako politika berdinaren jarraipena dela esan dezakegu:   ETXEBIZITZA POLITIKA BASATIAN, eta  INDUSTRIA-GUNE BERRIETAN  oinarritutako plan orokorra baita...


Datorren larunbatean Elgoibarko udalak egingo duen biktimekiko ekitaldia dela eta, Ezker abertzaleak zera azaldu nahi du:   Penaz ikusten dugula, nola gure herriko alkateak, PPko zinegotziari behin eta berriz men eginez, berriro ere, alde bakarreko biktimen omenaldia antolatu duen. Honelako ekitaldiek, Euskal Herrian bizi dugun gatazkaren ukazioan sakontzea bilatzen dute: Euskal Herrian gatazkarik ez dela, ETA-ren “arazoa” baino.   Gaur, noiz enegarrenez saltzen diguten bide polizialaren bidez ETAren bukaeratik gertu gaudela(azken atxiloketak), honelako ekimenak estrategi...


Elgoibarko Ezker Abertzaleak alegazioa aurkeztu dio Udalak onartutako Arriaga 1. sektoreko Hiri-antolamendurako Plan Bereziaren hasierako onarpenari.Izan ere, etorkizunean egin nahi den gunearen 2.irtenbidea oztopatzen duela uste du, Danobaten eraikuntza berri hori hor kokatzen bada.       Elgoibar 27-3-2009   Udaleko Hiri ordezkariari.   Danobat S.Coop-ak sustatu, LKS Ingeniería S. Coop redaktatu eta Udal honetako gobernu batzordeak aprobatu berri duen Arriaga 1. sektoreko Hiri-antolamendurako Plan Bereziaren hasierako onarpena dela eta, adierazi ...


Olasoko SasiErrotonda berriaren aurreran Elgoibarko Ezker Abertzaleak badu alternatiba. 1.- Testuingurua   Hauxe izan da azken urteetan PNVren jarrera: gune industrialak egin eta egin, neurrigabe, eta NNSSak lotsagabeki aldatuz, behar izanez gero.   Sigma-Olasoko eredua izan da jokaera depredadore horren eredu. Eta gauzak alderantziz nola egiten diren erakusten du.   Kokatzeko: 1.- Sigmako gune industriala sortu zenean – lantegiak porrot egin eta gero-, Elgoibarko PNVko udalak –berak erosi beharrean- Larrabetzuko PNVko kideen empresa bati utzi zion eremua ...


Azaroaren 25a, Emakumeon kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna, duela gutxi arte jendartean nahiz eremu instituzionalean aintzat hartzen ez zen eguna zen. Egun ordea, aintzat hartzeaz gain, indar politiko guztien aldetik “politikoki zuzena” den diskurtsoa eta irudia sustatzen ari dira. Gure ustez, horrelako sasi-jarduera politikoa eta itxurazko diskurtso horren bidez, instituzioek  indarkeriaren jatorrian duten erantzukizuna ezkutatu eta indarkeria bera jendarte patriarkalaren ondorio zuzena dela aitortzea saihestu nahi dute.   Emakumeon kontrako  indarke...


Ostiralean, Elgoibarko Ezker abertzalea Plazara irten zen Udaleko Alkatetzaren jarrera salatzera.Elgoibarko Udal ez demokratikoko alkatea den Alfredo Etxeberriak Apartheid politikoa aplikatu du, berriz ere, Ezker Abertzalearen kontra.   Joan zen plenoan aprobatu zen Planeamenduaren kontseilu asesorean ikusi ahal izan dugunez, Ezker Abertzalea kontseilu honetatik erabat baztertua izan da.   Beste alderdi guztiak, PP eta PSOEko faxistak barne, dute tokia biltzar horretan, baina herriko bigarren indarra –ANVren izenean joan zena- kanpoan geratu da, ez du ordezkaririk.   ...