Elgoibarko Ezker Abertzaleak, udalaren, proposamena irakurri eta aztertu eta gero, egin duen hausnarketa.
Elgoibarko Ezker Abertzaleak, udalaren, proposamena irakurri eta aztertu eta gero, egin duen hausnarketa.
Gaur egungo Elgoibar
Hasteko,
esan beharra dago, gaur egungo Elgoibar, EAJek azken 35 urteetan landutako udal
politika apurtzailearen ondorioa dela, eta oraingo alkateak ere -EAJ alderdikoa
bera-, aurkeztu duen txosten honekin, politika honen jarraipena egiten
Zein ondare utzi digu benetan EAJek, azken urteetako herri-apurketa eta
gero?
-Etxebizitza politika basatia, 700 etxe gutxienez azken 6 urteetan, ia beste 600
etxe huts daudela dakiten arren.
-Industria-gunez inguraturiko herria: - 6 gutxienez egin dira azken urteetan,- Irteera
eskaseko gune industrial eta auzo handiak. Inprobisatutako guneak. Kasko
historikoa hondatua. Zementoan oinarritutako herria. -Barrera arkitektonikoz jositako herria: -
udaletxea horren eredu.
-Ekipamenduak ahaztu dituen herria.-
Anbulatorioa txikia eta toki arriskutsuan, mediku eta anbulantzientzat ere
aparkamenturik gabe.- Frontoi ganorazkorik ez duena. Polikiroldegi txiki eta
kutrea. Kultur etxea kultur teknikarien ofizina. -Plaza Txikiko eraikuntza
zahartzen utzi duena, aisialdi-gunea oztopatuz. -San Lazaro eta eguneko
zentruak eskasak dituen herria. - Merkataritza txikia, merkadilloa eta Merkatu
plaza indargetzen utzi duena. -Ingurugiroan, agenda 21eko erabakiak faltsukeriz
alderatu dituena. -Altzola auzoa ahaztu duena -Sallobenteko bailara gune
industrial bihurtu zuena, eta kendu nahi ez duena. -Kontsumoa bakarrik
indartzen duen kultura politika negargarria. - Kultura taldeak eta agenteak
sakabanatuta eta hilzorian. -Herritarren
partehartzea oztopatu duen udal politika - Apartheid-a aplikatzen duena,
hiritarrak ordezkari gabe utziaz.
Eta orain, Zer nahi du PNVak etorkizunean?
- Alde batetik, Gune industrialetan eta Etxegintzan oinarritzen den plana.
Etxeak doaz Sigman, Urasandin, Urasandi gainean, Santa Anako trenbide gainean, Ermuaranbiden, San Roke erreserban,____1000 etxe baino gehiago aurrikusten dira.
Gune industrialak doaz Karkizao eta Lerun-Txikiz gain, Oleta, Arriagan 4 tokitan, Albitxurin; eta Sallobenten, tranpa eginaz, Alkortari handitzeko bidea irekitzen diote.
- Bestetik, 2 gai hauek kenduaz, kontraesanez beteriko
plana, konkreziorik gabeko printzipioen botatzea ez denean.
Arau
subsidiario berri hauen izpiritu eta edukiak ez zaizkiola batere gustatzen,
“más de lo mismo” direlako, konstruktore eta enpresarien nahiei men egiten dien
arauak izango direlako, eta, herritarren nahi eta beharrekin, gu guztion
ongizatearekin, zerikusi gutxi izango dutenak.
Horren aurrean, Elgoibarko Ezker abertzalea, Arau subsidiarioen eraberritze zintzoa nahi duenez, herritarren araberako arauak eraikitzen ari da, hauteskundeetan aurkeztu zuen Herri Programan oinarrituaz, herri mugimenduekin egonaz, afektatuen iritzia jasoaz, eta benetako parte hartzea –ez plexiglaseko parte hartzea-, bultzatuz.
Beste Elgoibar bat posible da. Beste etorkizun bat behar dugu.
Elgoibarren, 2009-10-30