OLA S.O.S. Elgoibarko Ezker abertzalearen salaketa
OLA S.O.S. Elgoibarko Ezker abertzalearen salaketa.
# | # | # |
Herriko eraikuntza historiko nabarmenena apurtu digute:
Olasoko hilerriaren ataria, 1459an eraikitakoa.
600 urte eta gero, errepidetzar
bat egiteko asmoz, azpialde guztia moztu diote, eta erortzen hasi da. Nonbaiten
horrela jartzen duen arren, hau ez da ohikoa.
Olasoko hilerriaren atari hau ez da erori berez, Elgoibarko udalak inguruan
–hurbilegi- eragin duelako baizik.
# | # | # |
Patrimonioaren
kontrako eraso honek, berriz ere, gure agintarien sentsibilitate falta
erakusten digu. Eraikuntza historikoen babesaz ahoa betetzen dute, baina ez
dute ulertu patrimonioa ez dela eraikuntza bera bakarrik, inguru osoa baino.
Horregatik, mozten joan dira muñoa alderdi guztietatik, enpresak, errepideak,
rotondak egiteko.
Ez
hori bakarrik. Jakin ahal izan dugu, hasiera hasieratik, hainbat tonelada
-asko- zemento injektatu behar izan dutela kanposantu azpiko orubean, honek
eutsiko bazion; hilerri azpia erabat "hutsa" omen zegoela
komentatzen zutela langileek.
Non
daude arkeologoak?
Non
eragin aurreko ikerketak?
Elgoibarren, 2009ko urriaren 30a.
Elgoibarko Ezker Abertzalea
Iruzkinak
Utzi iruzkina: