Apartheid politikoa Elgoibarko Arau Subsidiarioen eraberritzean
Ostiralean, Elgoibarko Ezker abertzalea Plazara irten zen Udaleko Alkatetzaren jarrera salatzera.
Elgoibarko Udal ez
demokratikoko alkatea den Alfredo Etxeberriak Apartheid politikoa aplikatu du,
berriz ere, Ezker Abertzalearen kontra.
Joan zen plenoan aprobatu zen Planeamenduaren kontseilu asesorean ikusi ahal izan dugunez, Ezker Abertzalea kontseilu honetatik erabat baztertua izan da.
Beste alderdi guztiak, PP eta PSOEko faxistak barne, dute tokia biltzar horretan, baina herriko bigarren indarra –ANVren izenean joan zena- kanpoan geratu da, ez du ordezkaririk.
Herritarren parte hartzea bultzatzen dutela diote, baina Ezker Abertzaleko partaideak, -udal hauteskundeetan herritarren 1040 bozka atera zituztenak- ez dira ageri.
Ez hori bakarrik. -Ehun industrialaren- ordezkaria ikusi ahal izan dugu, baina langileen ordezkaririk ez.
Eta herri mugimenduen ordezkaririk ere ez dugu ikusi, ez gazte, ez nagusi, ez kultur talde, kirol talde edo giza mugimenduen ordezkaririk. Eta hauek ere, izango dute zer esan Arau Subsidiarioen aldaketan, ez?
Hau guztia ikusirik Elgoibarko Ezker Abertzaleak salatu nahi du,
1.-
Alkatetzaren jarrera ez demokratikoa, Apartheid Politikoaren bultzatzaile
bezala agertu baitzaigu, oraingoan, gai hau dela eta, Alderdien lege faxistaren
gestore.
2.-
Herritarren sektore oso baten ordezkaritza, ehun industriala hain inportantea
izanik, herren geratu dela, alde bateko ordezkariak bakarrik daudelako.
3.-
Herritarren inguruan garatu duten partaidetza, Sasi-partaidetza faltsua dela,
herri mugimenduak baztertuaz –gazteak, jubilatuak, kultur eragileak, eragile
sozialak, kirol taldeak ere ez baitute ordezkaririk-, egina baita, eta Udalaren
aurpegia zuritzeko bakarrik balio duena (Nahiz
eta herritarren ordezkariak borondate onenaz ibili).
Herriko
arau subsidiarioen eraberritzea -Elgoibar etorkizunean nola izango den esango
dutenak- inportanteegiak dira alderdi politikoen eta enpresarien esku uzteko.
Ahalik eta herritarren partaidetza zabalena behar dugu.
Ezker
abertzalea izan da, azken urteetan, eraberritze honen aldarrikapena egin duen
bakarra, PNVak, auzo guztietan aldaketa puntualak eginez, hamar urtez, iruzur
egiten ibili den artean. Eta, orain, benetan aldatzeko zoria heldu denean,
baztartu nahi gaituzte, herria destrozatzen jarraitzeko.
Arau
subsidiarioen eraberritze herritarra bermatzen ez bada, ohi dugun bezala,
Jauntxo ez demokratikoen gustoko arauak izango dira. Txikitzaileak,
konstruktoreen eta enpresarien menpekoak, etxegintza basatiarenak, eta gune
industrial erraldoiak babestuko dituztenak. Orain arte bezalakoak.
Ez
dezagun utzi hori gerta dadin, guztion onerako
Elgoibarko
Ezker abertzalea
Iruzkinak
Utzi iruzkina: