Elgoibarko herria antolatzeko plan orokorrari kritika

eea 1456132042576 Elgoibarko Ezker Abertzalea | 2009-10-19 13:43

Udalak egindako txostena irakurri ondoren, Elgoibarko Ezker Abertzaleak atera dituen ondorio nagusiak hauek dira:

 

Esaldi eta hitz handiz beteta dagoen totxotzar hau -izan ere Elgoibar herriaren diagnosi integrala egiten du, lurren kalitatea, ekosistemaren berezitasunak, babestu beharreko inguruneak, etorkizunerako bide gorrien garrantzia…e.a. aipatuaz-, hala ere, edukiei erreparatzen badiogu, azken urte luzeetako politika berdinaren jarraipena dela esan dezakegu:

 

ETXEBIZITZA POLITIKA BASATIAN, eta  INDUSTRIA-GUNE BERRIETAN  oinarritutako plan orokorra baita.

 

Sekulako lan idatzia, berriro ere betikoa egin eta betikoa esateko, berriro ere etxegintzako promotore eta enpresari handien menpeko izateko, ingurugiro domestikatuarekin makillaje apurtxo bat egin ondoren.

 

Hasteko, esan beharra dago, gaur egungo Elgoibar, EAJek azken 35 urteetan landutako udal politika apurtzailearen ondorioa dela, eta oraingo alkateak ere -EAJ alderdikoa bera-, aurkeztu duen txosten honekin, politika honen jarraipena egiten duela, herritarrekiko eta hauen ongizatearekiko sentsibilitate falta nabaria erakutsiaz.

 

Zein ondare utzi digu benetan EAJek, azken urteetako herri-apurketa eta gero?

 

-Etxebizitza politika basatia,

- urrutira joan gabe, 700 etxe gutxienez azken 6 urteetan, ia beste 600 etxe huts daudela dakiten arren.

- Irteera eskaseko gune industrial eta auzo handiak

- Olasokoak, Urasandi

-Inprobisatutako guneak:

- Sigmako aparkalekua

-Kasko historikoa hondatua.

- Plan berezia egin gabe, eta kontrolik gabeko eraldaketa egiten ari dena.

-Zementoan oinarritutako herria.

- Non dago berdegunerik herri honetan, lurrik gabeko olibondoak, edo parkeetako belar motatxoak ez badira?

-Industria-gunez inguraturiko herria.

                        - 6 gutxienez egin dira azken urteetan, eta gehiago aurrikusten dira

-Barrera arkitektonikoz jositako herria

                        - udaletxea horren eredu.

- Ekipamenduak ahaztu dituen herria.

- Anbulatorioa txikia eta toki arriskutsuan, mediku eta anbulantzientzat

ere aparkamenturik gabe.

- Frontoi ganorazkorik ez duena. Polikiroldegi txiki eta kutrea. Kultur etxea kultur teknikarien ofizina.

-Plaza Txikiko eraikuntza zahartzen utzi duena, aisialdi-gunea oztopatuz.

-San Lazaro eta eguneko zentruak eskasak dituen herria.

- Merkataritza txikia, merkadilloa eta Merkatu plaza indargetzen utzi duena.

-Ingurugiroan, agenda 21eko erabakiak faltsukeriz alderatu dituena.

-Altzola auzoa ahaztu duena

-Sallobenteko bailara gune industrial bihurtu zuena, eta kendu nahi ez duena.

-Kontsumoa bakarrik indartzen duen kultura politika negargarria.

                        - Kultura taldeak eta agenteak sakabanatuta eta hilzorian.

-Herritarren partehartzea oztopatu duen udal politika

                        - Apartheid-a aplikatzen duena, hiritarrak ordezkari gabe utziaz.

-e.a.

Hau da daukaguna. Eta nola egin du hau EAJek? Bada, norma subsidiarioak gaindituaz, eraldatuaz, eta euren erara erabiliaz.

 

Txostenak dionez, 1996 tik hona, Elgoibarko herrian egin diren aldaketak, espedienteen modifikazioen bitartez izan dira, hau da, ia 30 aldiz indarrean zeuden Arau subsudiarioak gaindituz.

Zertarako balio izan dute, beraz, arau haiek, gero nahi izan dutena egin badute?

 

Bestalde, orain diote, herriaren patrimonioa babesteko, beharrezkoa dela plan orokorra egitea.

Zenbat aldiz eskatu dugu hau Ezker abertzaletik, azken 10 urteetan, arau aldaketa bakoitza egiten zutenean, eta ez digute kasorik egin?

Azkenean konturatu zirela ematen zuen, baina orain dakigu, txosten irakurri ondoren, euren asmoa lehen bezala jarraitzea da.

 

 

Eta azken urteetan herria apurtu eta gero, Zer egin digu PNVak orain?

 

  • Alde batetik, Gune industrialetan eta Etxegintzan  oinarritzen den plana.

 

Etxeak doaz Sigman, Urasandin, Urasandi gainean, Santa Anako trenbide gainean, Ermuaranbiden, San Roke erreserban,____1000 etxe baino gehiago aurrikusten dira.

Gune ruralak “urbanizatu” nahi dituzte, etxeak egiteko ermita inguruetan.

 

Gune industrialak doaz  Karkizao eta Lerun-Txikiz gain, Oleta, Arriagan 4 tokitan, Albitxurin; eta Sallobenten, tranpa eginaz, Alkortari handitzeko bidea irekitzen diote.

 

  • Bestetik, 2 gai hauek kenduaz, kontraesanez beteriko plana, konkreziorik gabeko printzipioen botatzea ez denean.

 

Hor irakurritakoaren arabera,

 

Kasko historikoaren Plan bereziari buruz ezer gutxi esaten da

Plaza Txikiarekin ez dakite zer egin.

Frontoia ez dakigu non joango den, ez eta egingo den.

Polikiroldegia ez dakigu berritu, handitu, hobetu, ala mintxetara joango den.

Anbulatorioan non kokatu behar den ez dakigu, Plaza Txikian, agian?

Merkataritza berpizteko plan zehatzik ez dago, merkatu plaza berritzea horretarako ez bada.

 

Pilar Ikastetxea, ongizateko panacea dela diote: Eta gauzak aidean daude:

Zer gertatuko da San Lazaroko eraikuntzarekin ez dakigu.

Gune sozio-sanitarioa egingo den ez dakigu

Eraikuntza erabat –bertikala- egitera doazela ez digute esaten, hori irizpideen kontra badoa ere.

Barrera arkitektonikoei buruzko plangintzarik ez dago

e.a.

 

Elgoibarko Ezker Abertzaleak, udalaren, (edo egin duen enpresaren) proposamena irakurri eta aztertu eta gero, zera adierazi nahi du:

 

Arau subsidiario berri hauen izpiritu eta edukiak ez zaizkiola batere gustatzen, “más de lo mismo” direlako, konstruktore eta enpresarien nahiei men egiten dien arauak izango direlako, eta, herritarren nahi eta beharrekin, gu guztion ongizatearekin, zerikusi gutxi izango dutenak.

 

Arau hauek negozioaren gizartea indartuko dute, asko daukatenen onerako, eta herritarren bizitza kalitatea hobetzeari bizkarra ematen diote, produkzio eta kontsumoaren morroi bihurtu nahi gaituen etorkizuna bultzatuaz.

 

Horren aurrean, Elgoibarko Ezker abertzalea, Arau subsidiarioen eraberritze zintzoa nahi duenez, herritarren araberako arauak eraikitzen ari da, hauteskundeetan aurkeztu zuen Herri Programan oinarrituaz, herri mugimenduekin egonaz, afektatuen iritzia jasoaz, eta benetako parte hartzea –ez plexiglaseko parte hartzea-, bultzatuz.

Arloz arlo gaiak aztertzen ari gara, prestatzen, eta behar denean, alternatibak proposatu nahi ditugu.

 

Horretarako dei egiten diegu, Elgoibarko herritarrei, Ezker abertzalekoei, eta nahi duen guztiari, datorren asteazkenean, hilak 14, Kultur Etxean egingo den herri batzarrera.

 

Iritziak eman, eztabaidatu, ideiak jaso: dena dago egiteko.

Elgoibarren etorkizunak merezi duela uste dugulako.

 

 

                                   Elgoibarko Ezker Abertzalea

2009-10-09