Elgoibarko Ezker Abertzalearen alternatiba.
Olasoko SasiErrotonda
berriaren aurreran
Elgoibarko Ezker Abertzaleak badu alternatiba.
1.-
Testuingurua
Hauxe izan da azken urteetan PNVren jarrera: gune industrialak egin eta egin, neurrigabe, eta NNSSak lotsagabeki aldatuz, behar izanez gero.
Sigma-Olasoko eredua izan da jokaera depredadore horren eredu.
Eta gauzak alderantziz nola egiten diren erakusten du.
Kokatzeko:
1.- Sigmako gune industriala sortu zenean – lantegiak porrot egin eta gero-, Elgoibarko PNVko udalak –berak erosi beharrean- Larrabetzuko PNVko kideen empresa bati utzi zion eremua erosten, huskeria baten truke -300 milioi-, subasta publikoa egin zenean.
Enpresa honen, -eta alderdiaren- irabaziak izugarriak izan ziren. Garaiko “pelotazoa” izan zen. Ez zuten eraikuntza berririk egin, zegoena zatitu, pintatu, eta lokalak saltzen joan ziren, irabaziak 20 aldiz biderkatuz.
2.- Sigmako industriagune honek bazuen, ordea, arazo bat, konpondu gabe gelditu zena. Benetako irteera falta zitzaion. Sigmako zubira zeukan irteera eskasa zen –enpresa batentzakoa-, ez industriagune oso batentzako egokia.
3.- Gero Olasoko industrialdea egin zen, alboan, eta gezurra badirudi ere, ganorazko irteerarik gabe egiten utzi zuten. Industrialde pribatua izanik, Udalak ez zion –Lerungoan bezala, kasu-, benetako irteerarik egin. Jakinda, gainera, irteera horrek Sigmakoari ere mesede egingo ziola, kanposantu atzetik bat egiten baitute.
Hor izan ditugu, urteetan, bi gune industrial sarrera-irteera
eraginkorrik gabe.
Ondorioz,
Egunero karabanak gertatzen dira, goiz, eguerdi eta arratsaldeetan. Hain eragozpen handiak dira, ezen enpresa batzuk ordutegiak ere egokitu dituzten.
Horrek egoera arriskugarriak sorrarazi ditu, bai olasoko irteeran, batez ere, Eibar alderantz ateratzen direnen artean, bai Sigmako irteeran, ertzetik auto asko bideratzen baita, Olasokoa ekiditzearren.
4.- Handik urte batzuetara, Sigmako atzealdean irteera berria egin zioten, Santa Ana kalerantz. Honek, alde batetik, errepideko arazoa lasaitu zuen, baina, bestetik, Santa Ana kalekoen lasaitasuna amaierazi. (Halere, azken urtean itxita dagoen bidea da)
Egoera horrela, gaur da eguna Udala eta Foru Aldundiaren
arteko obra egitera doazela, ustez, egoera horri aurre egiteko edo.
Horretarako planteatzen dutena zera da: Errepidean sasirrotonda bat egitea –Urasandi-Maalakoa bezalakoa-, semaforo eta guzti, eta bertatik irtengo den irteera-sarrera.
Elgoibarko Ezker Abertzaleak, proiektua
ikusi eta gero, zera adierazi nahi du:
1.- Sasirrotonda egitea, hau da semaforoekin erregulatzen den sarrera
egitea, Urasandin ikusi ahal izan dugun
lez, ez da irteera ona.
Horrek
egiten duen bakarra zera da, hasteko, zirkulazioa
geldiarazi errepide nagusian, Eibar alderantz, errebuelta bat eta gero, arriskugarria izan daitekeena, jakinda
kotxeak zein abiaduran etortzen diren.
Bestetik,
sarrerako bialean, karabana arriskua
gehitu, bi semaforo beharko baitira industrialdera sartzeko –gogoratu Urasandi-maalakoa-,
edo irteteko, eragozpenak handituaz, kendu beharren.
2.- Sasirrotonda horren
ondorioa da, Elgoibar N634 errepidetik igarotzeko 2 geldiune izango direla.
Inguruko
beste inon ez dugu ikusi herri bat igarotzeko 2 semaforo pasatu beharra.
Lehenik ere, gure herria igarotzeko, ordu nagusietan arazoak badira, orain
gehiago izango dira.
Horregatik, Elgoibarko Ezker abertzaleak proiektu hobea aurkezten du gaur. Badagoelako beste modu bat, irteera hau konpontzeko.
Errepideak berdin jarraitzen du, semafororik gabe, eta bidegurutzean
oztopo izan gabe, eta sarrera-irteera bide azpitik egitea da gakoa.
Agian, garestiagoa izango da, baina, etorkizunerako mesede.
Hala, bestela pentsatzen hasiko gara norbaiti ez zaiola komeni
Elgoibarko N634 errepideko arazoa konpontzea, agian, gero beste proiektu
erraldoiren bat –baraintearena, alegia-, aurkezteko.
Prioektua Alfredori, udalari helaraziko
diogu, eta esaten diogu, begira dezala, ondo begiratu ere, har ditzala 2 minutu
gure proiektua begiratzeko, berriz ere, diru publikoa eraginkortasunik izango
ez duen obra batean gastatu aurretik.
Ezker abertzalea prest dago laguntzeko, Elgoibarko herritarrek, oraingoan -langileek-, industrialde horietan sarrera erosoagoa eta ziurragoa izan dezaten.
Elgoibarren, 2008-11-30
Elgoibarko Ezker Abertzalea
Iruzkinak
Utzi iruzkina: