Danobat-i udalak onartutako proposamenak Arriaga gune industriala baldintzatzen du.
Izan ere, etorkizunean egin nahi den gunearen 2.irtenbidea oztopatzen duela uste du, Danobaten eraikuntza berri hori hor kokatzen bada.
Elgoibar 27-3-2009
Udaleko
Hiri ordezkariari.
Danobat S.Coop-ak sustatu, LKS Ingeniería S. Coop redaktatu eta Udal honetako gobernu batzordeak aprobatu berri duen Arriaga 1. sektoreko Hiri-antolamendurako Plan Bereziaren hasierako onarpena dela eta, adierazi nahi dugu:
Lehena.- Arriaga 1 eta 2 sektoreek, Elgoibarko
udalak 1992an onartutako Arau subsidiarioen barruan, baduela hasierako P.E.R.I.
bat. P.E.R.I. hau, eskaera egin eta gero udal honek ez diguna erakutsi ahal
izan.
Hau dela eta, dokumentazio modura aurkeztu den P.E.R.I. horren 16. planoan oinarrituz (1993ko azaroan 4koa) ikus daitekeena zera da: 13(3), 14(5) y 15(7) eraikuntzen artean proposatzen diren hedakuntza erreformetan, 3 ibilbide azaltzen direla, bi barnekoak, bat 15(7) y 14(5) eraikuntzen artean, eta bestea 14(5) y 13(3) eraikuntzen artean, hain zuzen ere. Hirugarren ibilbidea, ordea, 13(3) eraikuntzaren kanpoaldetik, ekialdetik, doalarik.
Bigarrena.- 1996an onartutako P.E.R.I. berrian ikus daitekenez, diputazioko web orriko argazki aereotan begira daitekeena, (http://b5m.gipuzkoa.net/url5000/es/Z_16285/PUBLI_FOTO, e 07-Fotograma 1961, 1997ko apirilekoa (ap07f1961.jpg) eta 09-Fotograma 6512, 2001eko apirila-maiatza (hp09f6512.jpg)), 13(3) eraikuntzaren zabalkuntza, G1 hedapena bezala azaltzen dena, eginda dago jadanik. Baita ere ikus daiteke, beste bi hedakuntza berri agertzen direla, kolore zurizko irtenguneak, egitura metalikoen gainean egindako plataforma eran, G1 eraikuntzari kanpoaldetik loturik daudenak. Hedakuntza hauek, ez dira P.E.R.I.an agertzen, eta P.E.R.I. horretan bai agertzen den ibilbidea (13(3) eraikuntzaren kanpoaldekoa desagertarazi egiten dute.
1996ko hedakuntza erreforma horretan ekialdeko hedakuntza hau G1 bezala agertzen da.
Hirugarrena.- Elgoibarko udalak 1992an onartutako arau subsidiarioetan, zehazki
urbanizazio arauak deituriko atalean, 18.artikuluan, bide sareari buruz zera
dio:
18.
artikulua.- Bide Sarea
Hiriztatu
beharreko area berrietan egin beharreko barne bideek izan beharko dituzten
ezaugarriak, eta hiriko alde desberdinak edo hiriarteko errepide sarearekin
lotzeko lehenik dauden edo burutuko diren kanpokoetan ondorengoak izango
dira gutxienez:
Kanpoko bideak Barne Bideak
lotuneetarako area
berrietarako
_____________ ____________________
Lehen mailak
bigarren mailak
Galtzadaren gutxieneko
zabalera 8 mts
7 mt 6 mt
Espaloien gutxieneko
zabalera** 2,5
mt 2,5 mt 1,5
mt
Bihurgune zirkularren
gutxienezko errdio 50 25 25
Sekzioarteko gutxienezko
barne erradioa 9 9 6
(*) Area
berrietako barne bideetan, bere garrantzi erlatiboaren arabera, bereizketa
egiten da lehen mailakoen eta bigarren mailakoen artean.
(**) Espaloien edozein sekziotan oztoporik gabeko (zuhaitzak, bakuloak, etab,) 1,80 metrotako gutxieneko pasabidea beharko da. Honen arabera, beharrezko neurriak hartu beharko dira elementu horiek jartzerakoan (argitzeko hormetako besoak, etab.) neurri osoa neurri horren parekoa edo zertxobait handiagoa denean.
Nolanahi ere, baldintza horien ezarpena kasu bakoitzeko ezaugarrien menpe egongo da, eta horietakoren bat betetzea salbuetsi daiteke ondorengo kasuetan:
Arau hauetako antolaketa planoetan horrela ezarrita dagoenean.
Bide hori modu berezian konpontzeko bidezko arrazoiak egoera jakin batean elkartzen direnean.
Hau irakurri eta gero, DANOBAT
S.COOP.ak aurkeztu duen Arriaga 1. sektoreko Hiri-antolamendurako Plan
Berezian, 5(14) eta 4, eraikuntzen artean, eta 6(H) eta 4(G2) eraikuntzen
artean, suteen aurkako arautegia dela eta, proposatzen
den erdiko ibilbideak, edo 3 metroko “erretiroa” egiterakoan, aipaturiko arautegira egokitu beharko
litzatekeela iruditzen zaigu, ez delako aurkeztu normatiba hau ekiditzeko
justifikaziorik.
Gainera, aldaketa honek, gaur egun 5(14) eta 3(13) artean dagoen ibilbidea konpentsatu beharko lukeela iruditzen zaigu, hau bestearen neurrira zabaldu eta berdinduaz. Izan ere, jadanik aurretik egindakoarekin, aurre ikusita zegoen 8mtr-ko kanpo ibilbidea deuseztu egin zuten, G1 hedakuntza eta beste legalizatu gabeko hedaketak egin zituztenean.
Laugarrena.- Bestalde, Industriarako Hiri Zoruko Arriaga 1 sektorearen eremuan, 4. atalean, argiki esaten da:
“Birzatiketa proiektua beharko da, eta hiriztaketarako
beste proiektu osagarri bat. Industri eraikuntzen Araudi Orokorrari egokituko zaio, eta bereziki, Hiriztaketa
Obren Harrerari”.
Hau horrela, HIRIGINTZ ARAUDI OROKORREKO INDUSTRI LURZORUKO ERAIKUNTZAren atalean, 64. artikuluak –lerrokadurak eta sestrak- dio:
“Hirigintz
fitxetan eta onartutako Plan Partzialetan adierazitakoak izango dira.
B.B.P.B.etan horretan bertan gorde beharko dira adierazitako lerrokadura eta
sestrak, horiek zertxobait Alda daitezke, beti ere arrazoizkoa iritziz edo gune
publikoak hobetzen badira”.
Espaloitik fatxaden edo eraikinen lerrorainokoa
gutxienezko distantzia 6 metrotakoa izando da gutxienez”.
6 metroko gutxienengo distantzia hori, ez da, horrez gain, betetzen 3 mtr-ko “erretiro”arekin, Udal Arkitektuak txostenean adierazten duen bezala.
Bosgarrena.-.
Azken hamabost urteetan poligono honen jabeek - Hiri Antolakuntzarako Plan Berezi honen bultzatzailea den Danobat S. Coop. Enpresa barne-, udaletxeari eta foru aldundiari egindako eskaerei lotzen bagatzaizkio,
Eta, aldi berean, poligonoaren jabe hauen nahiaz, Eraiki S.L enpresako Eduardo Satostegi Munduate bide ingeniariak egindako txostenari (1992-03-09) lotzen bagatzaizkio, non azpimarratzen duen poligono honek duen sarbide bakarraren arazoa, jakinik gainera gaur egungo Bilbotik Donostiarako trenbidearen azpiko bideak arazoak izando lituzkeela galiboaren hedakuntzan –jakinik gainera, pasabide hori Azkoitiatik datorren errepidea bukatzen den errotondatik 100 mtr eskasera dagoela,
Horrez gain, eskaera horietan nahiz txosten horretan azaltzen den bezala, lan orduetako ematen diren kotxe arazoei aurre egiteko beste irteera bat gomendatzen dela ikusiz gero,
Eta azkenik, Danobat S. Coop. enpresak aldaketa honi buruz egiten duen argumentazioa gehitzen badiogu, hau da, makineria handiagoa eraikitzeko garriera handiago bat beharko lukeela, 11 metrotakoa, hain zuzen ere, eta jakinik, arazoak dituela gaur egongo pasabide ohikoarekin,
Gure iritzia
da, hasierako proposamenari jarraiki,
G(4) eraikuntzarentzat proposatzen den tokia, alienatu gabe, eta Arauetan aurrikusten
ziren bi ibilbideak kenduaz, etorkizunerako aukerak -bigarren irteerarena,
alegia-, erabat mozten dituela.
Hausnarketa honen ondorio bezala adierazi dituguna legazioak onartuko direlakoan,
sinadura
Iruzkinak
Utzi iruzkina: