Kategoria: zutabegintza
Egunkaria irakurtzeko hamaikatxo era badira; esaterako, amaieratik has eta hasieran buka, kiroletara hainbat arinen heltzeko; arauzko eran, azaletik hasita...Nik, azkenaldian, Itxaro Bordaren xokora jotzen dut artez, ezker-eskuin begiratu gabe. Idazle ezaguna dugu Oragarreko alaba Baionan jaioa, baina zutabegintzan ere egina du bere ekarria. Inork gutxik moldatzen, plegatzen, zukutzen du hizkuntza hain maisukiro. Hari irakurria diogu amerri hitz durduzagarria, aberriren lekuan. Ahoan legarrik ez duten horietakoa da. Izan ere, zeinek brida honelako kapitelak zizelkatzen dituen lagun bat: Arr...