Kategoria: zenbakitzaileak
Astelehen goizetan usu izaten dira asteburuko auto-istripuei buruzko albisteak irratietan. Atzo, lanerakoan, zorigaitzezko albiste sorta entzun nuen autoko irratian.Dos jóvenes de Alsasua y Lekunberri fallecieron ayer en un accidente de tráfico.Euskaraz ere, halakoak entzuten dira.Altsasuko eta Lekunberriko bi gazte hil ziren...Zalantza eragiten du esapide horrek. Zer esan nahi du?Altsasuko gazte bat eta Lekunberriko beste bat hil ziren...?Altsasuko bi gazte eta Lekunberriko beste bi hil ziren...?Baten batek pentsa lezake: Eta bina gazte? Bada, ez. Banakariak ez du horretarako aukerarik ema...