Lehenengo eguna, Zegama Aitzkorri, 23 kilometro eta 2000 metroko desnibel positiboa. Kafetxo bat Zegaman eta Otzaurteko bidea hartu genuen (6,5 kilometro).Eguneko lehen maldak.Otzaurten ura edan, kantinplorak bete eta Aratz aldera jo genuen, bidean onddo bat hartu zuen Xabitok (ez zen azkena izango).Aratzeraino gogorra egin zitzaigun, hemendik jeitsi eta bazkaltzeko geratu ginan itzaletan.Aitzkorri Aratzetik jeisten.Sorginek bere edari eta jana eraman zituen olentzerok ekarritako motxilan.Aratzetik San Adrianera hemendik Sancti Spiritura, Sancti Spiritun ura hartu genuen. Aitzkorrira i...


   


Beste behin ere joan zaizkigu hain desiratutako oporrak. Bi aste luze, baina ti-ta batean pasa dira. Eguraldiak ez du gehiegi lagundu egia esanda eta hainbat plan zapuztu dizkigu. Baina hala ere opor politak izan dira. Zegaman igaro ditut beste urte batez oporrak, nire herri maitean. Gurasoak Toledo aldera oporretara bidali eta ni etxean bakarrik ezin gustorago. Lehen esan bezala nahiko eguraldi kaxkarra egin du baina horri alde ona bilatu eta elurretan ere disfrutatu genuen: kotxeak hartu, Otzaurte aldera igo eta han elurretan tontoarena egiten egun oso bat pasa genuen koadrilakoak. Bai...


Hemen duzue 2007. urteko zegama -  aizkorri mendi maratoiaren bideoa. Ikusi mapa handiagoa


Azken iruzkinak