ASTE SANTUAK

heiditxo 1456135333186 zertarako amestu...¿? | 2008-04-25 15:03

Beste behin ere joan zaizkigu hain desiratutako oporrak. Bi aste luze, baina ti-ta batean pasa dira. Eguraldiak ez du gehiegi lagundu egia esanda eta hainbat plan zapuztu dizkigu. Baina hala ere opor politak izan dira.

Zegaman igaro ditut beste urte batez oporrak, nire herri maitean. Gurasoak Toledo aldera oporretara bidali eta ni etxean bakarrik ezin gustorago.

Lehen esan bezala nahiko eguraldi kaxkarra egin du baina horri alde ona bilatu eta elurretan ere disfrutatu genuen: kotxeak hartu, Otzaurte aldera igo eta han elurretan tontoarena egiten egun oso bat pasa genuen koadrilakoak. Bai, egun hartako oroitzapen politak ditut, nahikoa komeri izan genituen zulo hartatik Galloperra ateratzeko!

Koadrilako neskak Hendaira joateko asmoa genuen, baiana eguraldia eta beste hainbat arazorengatik ezinezko gertatu zitzaigun.

Topagunera ere joan nintzen, beste milaka gazte bezala Lezora! Bidean istripu txiki bat izan ondoren iritsi giñen eta izugarrizko parranda bota genuen, “ eske izaldar hokin eze onik ez…”.

Opor hauetako azken larunbatean Maorerekin Donostira joan nintzen egun pasa, “de konprax” eta neska egun bat pasatzeko asmoz. Eta halaxe pasa genuen beste egun atsegin bat, denda pila bati ikusi,  poltsikoko xoxak xahutu, itsasoari begira izozkitxo bat jan…

Eta hori izan da aurtengo nire Aste Santua… datorren urtekoa oraindik hobea izango delakoan…


Zeamako etxea map


Utzi iruzkina: