Hemen ikus daiteke Yann Tiersenek Donostian eskeini zigun kontzertuko irudi bat: Argazkia ez da kalitate handikoa, baina nere kamararekin eta ilunpetan... Beni.Kom


Yann Tiersen Donostian

irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2006-02-24 17:02

Zer iruditu zitzaizuen Yann Tiersenek atzo Donostian eskeini zigun kontzertua? Nor den Yann Tiersen? Askok izenez ez dute ezagutzen baina bere kanturenbat ia guztiok entzun dugu noizbait, batez ere zinemaren bidez ezagun egin Direnak, Amelie eta Goodbye Lenin! pelikuletakoak. Kontzertura Yann Tiersen "ezaguna" entzutera joan zenak ordea sorpresa eramanen zuen zeren han entzun genuenak ez zuen bere diskoetan entzun daitekeenarekin ikusteko handirik. Kontzertuan kanta ezagunak eta azken diskokoak (Les Retrouvailles) tartekatu zituen, baina ia guztiekin bertsio gitarrero eta gogorragoak eginez...