Yann Tiersen Donostian

irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2006-02-24 17:02

Zer iruditu zitzaizuen Yann Tiersenek atzo Donostian eskeini zigun kontzertua?

Nor den Yann Tiersen? Askok izenez ez dute ezagutzen baina bere kanturenbat ia guztiok entzun dugu noizbait, batez ere zinemaren bidez ezagun egin Direnak, Amelie eta Goodbye Lenin! pelikuletakoak.

Kontzertura Yann Tiersen "ezaguna" entzutera joan zenak ordea sorpresa eramanen zuen zeren han entzun genuenak ez zuen bere diskoetan entzun daitekeenarekin ikusteko handirik. Kontzertuan kanta ezagunak eta azken diskokoak (Les Retrouvailles) tartekatu zituen, baina ia guztiekin bertsio gitarrero eta gogorragoak eginez. Ahotsa oso gutxi erabili zuten kontzertuan zehar.

Niri behintzat oso interesgarria iruditu zitzaidan eta sorpresa ona eraman nuen, hala ere seguru nago zenbait jenderi ez zitzaiola gustatu.

Nola ez, Donostiako pijerio "alternatibo" guztia han zegoen atzo gauean, Yann Tiersen gustatu hala ez.

Gaueko beste sorpresa Katel kantari eta gitarrajole frantziarra, benetan ona iruditu zitzaidan. Bere web orrian bere maketako kanta guztien zatiak daude entzungai, hemen. Konntzertua bukatzean mahaitxo bat jarri zuen bere maketa saltzeko. 5€ ren truke erosi nuen CDa.

Bi sorpresa on beraz atzo gaueko kontzertuan.

PD: Hau da nire lehen mezua blogean, oraindik ez daukat oso argi zein gaiei buruz idatziko dudan, baina joango naiz pixkanaka nolabait ebloga egituratzen.

Beni.Kom


Utzi iruzkina: