Kategoria: xurgin
Erronkariko Ibaxan dagoen ohitura zaharretatik garrantzitsuenetariko bat, argi eta garbi Bidankotzeko Maruxa sorginaren jaitsiera da. San Agustin jaiak direla eta, abuzutuan izaten da. Leku askotariko jendea hurbiltzen da Maruxa Pitxorronga menditik nola jaisten den ikusteko. Herri txikia denez, herrialdeko plazan biltzen gara denok Maruxa noiz jaitsiko den zain. Hasteko, herri guztiko argiak itzali egiten dira, eta ondoren txalapartak hasten dira jotzen. Mendiko punta batetik hasten da bikote bat txalaparta jotzen, eta ondoren beste puntan dagoen bikoteak erantzuten die.Ondoren, Bidankoz...