Kategoria: verba_volant_scripta_manent
BERRIA, 2015-06-19 / Anjel Lertxundi Atzo arte, kaka ere zikinduko luketen zirin baldarrak ahoz obratzen genituen, konpainia ez agian oso noblean baina bai seguruan. Baldarkeriok inon idaztekotan, pareten bateko pintada anonimoan. Baina sare sozialetako konpai arteko giroak konfidantza eman zigunetik idatzizko jardunean, ai!, klasikoen abisua ahaztu genuen: scripta manent, verba volant (idatziak gelditu egiten dira [memorian], hitzek hegan egiten dute). Zapata Madrileko zinegotziak larrutik ikasiko ahal zuenAhozkoa haizeak eramaten du. Hasiera batean, ordea, latinezko ditxo ezagun...
BERRIA, Maratila, 2013-02-23 Lucien Etxezaharreta Verba volant scripta manent, dio latinezko esaldi zuhurrak: hitzak doatzila eta idatziak gelditzen... Idatzia galtzekotan dela gure mundu zibilizatuan, horra datu batzuek erakustera eman lezaketena! Ingalaterran eraman ikerketa batek erakusten du biztanleen %40k ez duela ezer irakurri iragan sei hilabetetan. Jakina da aspaldidanik irakurketa apaltzen ari dela, irudiak gaina hartzen duen arau mende erdi honetan hori nabaritzen da. Ez irakurtzeak ez idaztea ekartzen du berarekin. Internetekin eta telefonoarekin ere aldakuntza nagusi...