HAIZEAK ERAMANA
BERRIA, 2015-06-19 / Anjel Lertxundi
Atzo arte, kaka ere zikinduko luketen zirin baldarrak ahoz obratzen genituen, konpainia ez agian oso noblean baina bai seguruan. Baldarkeriok inon idaztekotan, pareten bateko pintada anonimoan. Baina sare sozialetako konpai arteko giroak konfidantza eman zigunetik idatzizko jardunean, ai!, klasikoen abisua ahaztu genuen: scripta manent, verba volant (idatziak gelditu egiten dira [memorian], hitzek hegan egiten dute). Zapata Madrileko zinegotziak larrutik ikasiko ahal zuen
Ahozkoa haizeak eramaten du. Hasiera batean, ordea, latinezko ditxo ezagunak justu kontrakoa esan nahi omen zuen: hitzek hegan egiten dute, alegia, zabaldu egiten dira, eta denon belarrietara iristen; idatziak, aldiz, tinko gelditzen dira lapa batzuen gisa liburuetan. Baina sare sozialek irauli egin dutenez bai klasikoek esaldiari hasieran ematen omen zioten adiera eta baita gaur ematen dioguna ere, hobe dugu scripta volant, verba manent esaten hastea.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: