Uztapiderekin eta zuekin aspalditik dudan zorra kentzera natorkizue. Artikulu baten aitzakian, ahaleginduko naiz tiro batez bi txori botatzen.Atzo jaso nuen etxean Senez aldizkariaren azken zenbakia (37. zk.), eta han, hainbeste irakurgairen artean, Xabier Aristegietaren artikuluak deitu zidan atentzioa, "Euskarazko testuen komunikagarritasun-problema larriak" izenburukoak. Han, espero izatekoak ziren gogoetekin batekin (atzerakargak, marratxoak eta beste), oso ikuspegi berexia eskaintzen digu egileak beste zenbait gaiez; besteak beste, "velcro-efektuaz" dihardu, izen-lagunen inguruan sor d...


Uztapideren Lengo egunak gogoan irakurtzen ari naiz egunokin. Aukera paregabea eskaini digu "Auspoa" bildumak Endoiako bertsolariaren prosa xehera berriz hurreratzeko, duela hogeita hamar urte bi liburukitan plazaratutako lana liburu bakarrera ekarrita.Antonio Zavalaren bilduma herri-prosaren monumentua da. Gaurko idazlariek zer ikasi franko dute lerro horietan. Xalbadorren Odolaren mintzoa, Pello Errotaren ibilerak... ezin utzizko irakurgai zerrenda eskaini zigun jesuitak.Herri-prosa hori eredu da hizkuntza argiaren bidetik ibili nahi duenarentzat, testu argi, soil eta komunikagarriak sort...


Azken iruzkinak