LABetik gure kontrakotasuna adierazi nahi dugu urriaren 25a jai-egun izendatzeagatik, honek dituen konnotazio politikoengatik eta euskal langileriaren sektore zabaletan sor lezakeen gaitzespenagatik.Zentzugabekeria iruditzen zaigu Estatutua onartu zeneko eguna jai-egun izendatzea, berau bete ere egin ez denean. Neurri berean, onartezina iruditzen zaigu herri honen gehiengoak aldaketa politikoaren aldeko apustua egiten duenean Estatutua goraipatu nahi izatea. Erabat agortuta dagoen markoa, gehiengoaren gogoak inola ere asebetetzen ez dituena.Lan-egutegi propio alternatiboa osatzea eskatzen d...