Kategoria: urola-kosta
Urola Kostako Udal Elkarteak etxean konposta egiteko ikastaroa jarriko du martxan uztailaren 7an eta 8an. 2005ean egin zuten lehenengoz ekimena, eta eskaria ikusita, berriz eskaintzea erabaki dute. Jardueraren helburua norberak etxean sortzen dituen hondakin organikoekin konposta egitea da. Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako herritarrek har dezakete parte bertan. Baldintza bakarra bete beharko dute haiek, etxean lorategia edota baratza izatea, alegia. Ildo horretatik, interesa dutenek ordu eta erdi inguruko eskola jasoko dute, konposta egiten eta konpostagailua erabiltzen ikas ...