Kategoria: urgell
Herri ekimeneko euskal hedabideek duela hilabete pasatxo aurkeztu zuten sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak biltzen dituen dokumentua, eta gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell-ekin eta Hizkuntz Politikako sailburuorde Lurdes Auzmendirekin izan dira. Sektorearen izenean Argia-ko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom-eko lehendakari Mikel Irizar izan dira, eta Jaurlaritzari hausnarketa mahai bateratua osatzeko eskatu diote, eta besteak beste honoko eskaera zehatzak ere jarri dizkiote mahaiaren gainean: diru laguntza p...