Kategoria: ulenspiegel
Ondo ikasiak dira hainbat mina egiten. Tortura aspaldiko kontua da, eta literaturan bada halako tamalaren berri ematen duen lana, herri okupatu batean izua eta samina nola barreiatu zen kontatzen digun narrazioa. Baina horrezaz gain ondo pasatzeko artelana ere bada Ulenspiegelen eskutik datorkigun kontakizuna, 1867an Charles De Costerrek idatzitako eleberria. 2006an Koldo Izagirrek euskarara bihurtu zuen testua, eta emaitza ederra da, esan dugun bezala, irakurtzen disfrutatzekoa. Itzulpenaren gainean Izagirrek berak eman dizkigu hainbat argibide. Hemen dira. Artistak sarritan iz...