Txantxiku Astialdi Taldeak aurtengo udalekuak Urrobin (Nafarroa) egingo ditu, uztailaren 16tik 27ra bitartean. Seigarren urtea da udalekuak antolatzen direla. Guztira 34 ume bilduko dituzten udalekuek berrikuntza bat dakarte, izan ere, jaima erraldoia antolatzeko asmoa dute, kanpalekuko basea bihurtuko dena 15 egun hauetan zehar. Bai umeei eta baita eurekin doazen begiraleei egonaldirik onena opa diegu. Ondo pasa! Txantxikuko gazteak maiatzean Bermeora egindako irteeran.


Egunak aurrera doaz jada lehenengo txanda amaitzear dago. Litekeena da hemen ezagututako jende gehiena berriro ez ikustea ez dugu ez bidiorik ezta argazki gehiegirik.  Hori dela eta, lerro hauek idaztera animatu naiz hauek oroigarri gisa gordetzeko asmotan. Hasierako egunak gogorrak izan ziren. Hainbeste itxaron ostean han nintzen zuhatzan begirale kamiseta jantzita zer egin ez nekiela. Non eta estatu osoko udaleku haundienean izan behar, 450 neska mutil txanda bakoitzeko. Goiza aurrera egin heinean haurrak heltzen joan ziren. Beraien artean alaitzu berriketan, udalekuen lehe...


Azken iruzkinak