Kategoria: txuleta
Argazkiak nola sartu ikasteko. Oharra: Flikerreko kode zatia sartu aurretik azpiko "html" kasillatxoa aukeratuta egon behar da. 1. http://www.flickr.com/Goian eskuman "iniciar sesion"en egin klik.2. ID de Yahoo!: sakoamalakaicontraseña: 303132eta entrar botoia sakatu.3. Erdialdean eskumara "subir fotos" sakatu eta igo argazkia, hau da segi 3 pausoak.4. Argazkia ikusten dozunian egin klik gainean eta ikono batzuk azalduko dira. Egin klik lupa gainean. 5. Aukeratu tamaño mediano edo pequeño eta kopiatu "* Copiar y pegar esta HTML en tu página Web" mezu honen azpian jartzen daban kodigo...
Denbora tarte bat pasa den arren, ezin dugu negua pasatzen utzi sagardotegira egindako irteeran jandako txuleteei omenaldia egin gabe. Guztiak oroitzeko, hemen haietako baten azken argazkia: Mahatserriko eta Getxoko berbalagunekin batera joan ginenez, eta guk baino fundamentu gehiago dutenez, despistatuenek hemen dituzte haien kronika eta argazki bildumak, baita bertso sorta polita ere. Gure aldetik agurrik beroena eta hunkituena guk jandako txuleta guztiei.
Otsailaren 4an autobus bete haragijale abiatu ginen Deustutik Astigarragarantz. Egunpasa ederra egin genuen eta gure euskaltzaletasunak tope egin zuen. Argazkikoa dugu gure erlijio berriaren ikurra. Euskarari uko egin eta oraindik aurrera badakigu zer gurtu: Txuleta, sagardoaren famapean ezkutatzen den haragi sakratu hori.