Astea

3
solasturi 1456152749042 Solasturi | 2006-02-03 11:10

Hastea, eta astea. Astea egin du txoko honek. Hastea omen da zailena. “Hasiak erdia egina; egina, urre gorria”, dio esaerak. Hemen urre gorririk ez duzue aurkituko, baina solasgaia bederen topatzen baduzue, nahikoa eta sobera litzateke Solasturirentzat. Zenbatean behin? Horra blogari eta blogari ustekoon galdera. Lehenbiziko egunetan egunero sartu dut zerbait, abian jartzeko gehienbat, baina ez da nire asmoa hala jarraitzea. Astean bizpahiru testutxo egiten baditut, aski. Hain zuzen ere, zenbatero ongi esana dagoen izan dugu hizpide, aste honetan, Itzul posta-zerrendan (urtarrileko mez...