Kategoria: txantxiku_berbaizu_deustu
Egun ederra ospatu genuen aurreko larunbatean Ibarrekolandako institutuan, bai horixe! Euria ez zen oztopo izan eta urteurrenak merezi bezala igaro genuen eguna, primeran! Begiraleak zein atzetik datozenak ikusita,Txantxikuk beste horrenbeste urte beteko dituela ez dago batere zalantzarik!!! Sakatu hemen eta ikusi eguneko argazkiak.
Hiru egun baino ez dira falta Txantxikuren Urteurren Jairako. Aurten hamar urte beteko ditu gure aisialdi taldeak eta hori behar bezala ospatu behar dugu. Ibarrekolandako institutoa euskaltzaleon topaleku izango da hurrengo zapatuan, Apirilaren 28an. Ume, guraso, gazte, Txantxiku ohi, begirale, eta deustualdeko euskaldunak biltzeko asmoa dugu. Bazkarirako tiketak salgai ditugu bulegoan 10 eurotan. Zatoz lehen bait lehen zurea erostera!!!