Tutankamón

1
No profile photo Egipto | 2008-12-29 12:30

Zergatik da hain ezaguna Tutankamón?Aurreko batean esan nuen bezala, faraoi baten ehorzketaren berri zabaltzen zenean lapurrak altxorra aurkitzeko prestatzen ziren, eta kasu batzuetan, altxorra lapurtzeaz gain faraoiaren momia ere suntsitu egiten zuten. Triskantza horiek ikusirik, apaizek suntsitu gabeko momiak bildu eta ezkutuan gorde zituzten beste leku batzuetan.Tutankamonen hilobia izan zen, hain zuzen, lapurreta horiei ihes egitea lortu zuen hilobi erreal bakarra eta horregatik da ezaguna Tutankamon handia, bere hilobian aurkitutako altxorra baita orain arteko altxorrik handiena...