Nondik datoz pelikulak ama? Egia al da Los Angelesetik datozela? Eta nora doaz? windows media playerren ikusteko filmatzen al dira? Ba al dakizu zer den divx kodeaketa ama? Nork jartzen du, amatxo, pelikula ernatzeko hazia eta nork labea? Non da nire herria pelikuletan, non da nire hizkuntza, nire lana… non naiz ni? Zineman ez ei da agertzen zinema areto gabeko herririk, ezta ametsik gabeko pertsonairik ere. Ba al daukagu heroirik familian? Ala figurante izatea tokatu zaigu beti? Edo B serieko aktore? Nork kontatzen du bizitzen zinela ahaztuta hazi ninduzunekoa? Zinegile izan nahi dut, ma...