Paradisu zinema #06 Turutarena

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-12-23 23:45

Nondik datoz pelikulak ama? Egia al da Los Angelesetik datozela? Eta nora doaz? windows media playerren ikusteko filmatzen al dira? Ba al dakizu zer den divx kodeaketa ama? Nork jartzen du, amatxo, pelikula ernatzeko hazia eta nork labea? Non da nire herria pelikuletan, non da nire hizkuntza, nire lana… non naiz ni?

Zineman ez ei da agertzen zinema areto gabeko herririk, ezta ametsik gabeko pertsonairik ere. Ba al daukagu heroirik familian? Ala figurante izatea tokatu zaigu beti? Edo B serieko aktore? Nork kontatzen du bizitzen zinela ahaztuta hazi ninduzunekoa?

Zinegile izan nahi dut, mama quiero ser artista, iratzargailuak goizeko zazpiretan esnarazten nauenean. Egunerokoari gladiadore edo mendebaldeko forajido baten epika igarri. Ondo jositako gidoi baten pasarteak igaro. Maitemendu lehenengo ezetz, gero baietz, ostera ezetz, jarraian igual, eta azkenean emakume ederrari muxu emanez. Asmo zoroak dituen komedia bateko komunitateko parte izan. Porno gonzoa inprobisatu ezertaz aspertu aurretik. Eta Novedades aretoa edonolako herrikidez leporaino bete. Nire mundua eraiki 25 argazkirekin segunduro, nire paradisua. Paradisua zineman.


Erramun Turutarena

Aipatutako filmak:

The Lion King (1994 Rob Minkoff)

Dune (1984 David Lynch)
Family Guy Star Wars (2007 Dominic Polcino)

Dead Poets Society (1989 Peter Weir)
Good Morning, Vietnam (1987 Barry Levinson)
Cuando Harry encontró a Sally (1989 Rob Reiner)
Tootsie (1982 Sydney Pollack)

Inland Empire (2006 David Lynch)
El último vals (1978 Martin Scorsese)
La revancha de los novatos (1984 Jeff Kanew)

Melancolia (2011 Lars von Trier)

La vida de Brian (1979 Terry Jones)

Ir a descargar


Utzi iruzkina: